Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

47. zenbakia Data 2007-03-07 5985 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - FORU ADMINISTRAZIOAREN KALITATEA
Otsailaren 27ko 13/2007 FORU DEKRETUA, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamenduaren kirol gaietan diru laguntzak emateko erregimena arautzeari buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

­Otsailaren 27ko 13/2007 FORU DEKRETUA, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departa­mentuaren kirol gaietako diru lagun­tzak emateko araubidea onar­tzen duena.

1998ko ekainaren 11ko 14/98 Legeak, Euskadiko Kirolarenak, kirola herri onurako gizarte jarduera dela xeda­tzen du 2. artikuluan, per­tso­naren heziketa eta garapena osa­tzen, bizi kalitatea hobe­tzen eta norbanakoaren nahiz gizataldearen ongizatea lor­tzen lagun­tzen duelako, hain zuzen. Legeak, halaber, bakoi­tzak dituen eskumenen barruan kirol politika bul­tza dezaten agin­tzen die herri administrazioei, besteak beste kirol sisteman itsa­tsita dauden sektoreak eta jarduerak bul­tza­tze­arren. 


Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Planean ere zehaztu dira EAEn jarduera fisikoa eta kirolak susta­tzera bideratuko diren ekin­tzak eta estrategiak. Plan hori garatuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Kiroletako 2003-2007ko Jarduketa Plana onartu zuen, eta bertan bildu ditu urte horietarako kirol politikaren lerro nagusiak, dagoeneko finkatuta dauden jarduketa lerroen osagarri direnak.

Ildo horretan, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuaren bitartez, legeak agindutako sustapen lan hori bete­tzen du, eta, horregatik, kirol esparruko helburu ugariren mesederako, diru ekarpenak egiten dizkie arlo honetako jardueretan interesaturik dauden erakundeei. Sustapen ekin­tza horiek, 2007ko aurrekontuari dagokionez, diru lagun­tzei buruzko hori foru dekretutan ager­tze dira.

2006ko abenduaren 19ko 53/06 Dekretua, Gipuzkoako kirol federazioei diru lagun­tzak emateko oinarriak onar­tze­koa, da hiruetako lehena. Badago dekretu hori bakunduta eta bereizita onar­tzeko arrazoirik, lurralde kirol federazioek izaera administratiboko zeregin publikoak bete­tzen dituztenez eta, beraz, Foru Administrazioaren agente lagun­tzaileak direnez, kirol politika gara­tzeko alderdi askotan garapenean erakunde honen bidelagun izateaz gain.       

2007ko ­otsailaren 27ko Foru Dekretua, Gipuzkoako toki erakundeei kirol gaietan diru lagun­tzak emateko arauak ezar­tzen dituena, berriz, bigarrena. Toki erakundeek, izan ere, eskola kirolaren eta guztion­tzako kirolaren gaietan eskumen partekatuak dituzte eta kirol politikaren hainbat alderditan foru erakundeari lagun­tzen diote.

Hirugarren foru dekretu honetan, azkenik, har­tzaile eta xede desberdineko hainbat lagun­tza-lerro ager­tzen dira. Halatan, kluben finan­tza sostengua ziurta­tzeko nahiz federazioak eta ikaste­txeak kirol materialaz horni­tzeko dira lagun­tze­tako ­batzuk, eta kirolaren­tzako I+G+B egitasmoak susta­tzeko nahiz emakumezkoen kirol praktika bul­tza­tzeko beste ­batzuk.

Beste aldetik, epemugarik gabeko Foru Dekretua egin nahi izan da, hau da, datozen urteetan ere aldatu gabe mantenduko lirateke bai Dekretuko arau orokorrak eta bai lagun­tza lerroei dagozkien eranskinetako arau bereziagoak, aldatu beharreko bakarrak diru lagun­tze­tako lerro bakoi­tze­rako ekitaldi bakoi­tzean esleitu eta onartu beharko liratekeen aurrekontuko kredituak eta diru lagun­tzak eska­tzeko epeak izango bailirateke, bi alderdi horiek halabeharrez urteko deialdietan aztertu behar direnez gero.    


Horiek horrela, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta one­tsi ondoren,    

XEDA­TZEN DU

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

1.    Foru dekretu honen xedea da kirol gaietako diru lagun­tzak emateko araubidea onar­tzea, eta berariazko oinarriak onestea, honako zerrendan ageri eta foru dekretu honen eranskin gisa doazenak:  

a)    Gipuzkoako kluben kirol jarduera eta modernizazioa (1. eranskina).

b)    Jarduera bereziak antola­tzea (2. eranskina).

c)    Arautu gabeko prestakun­tza programak eta kirol titulazio ofizialak lor­tzeko programak (3. eranskina).

d)    Aparteko lehiaketa ofizialetarako joan-etorriak (4. eranskina).

e)    Kirol materiala, informatikako materiala eta aplikazio informatikoak erostea (5. eranskina).

f)    Igerian ikasteko jarduerak ikasleen­tzat (6. eranskina).      

g)    Gazteen artean kirola susta­tzeko plana (GKP) ezarri eta gara­tzea (7. eranskina).

h)    Ezgaituen­tzako kirol jarduerak (8. eranskina).     

i)    Guztien­tzako kiroleko jarduerak (9. eranskina).

j)    Uniber­tsi­tate kiroleko jarduerak (10. eranskina).

k)    Kirol boluntarioak (11. eranskina).

l)    Mugaz gaindiko kirol jarduerak eta programak (12. eranskina).

m)    Hiri barneko ibilbideak, surfa egiteko lekuak eta kirol instalazioen sarbideak seinala­tzea, eta kirol instalazioak hobetu eta berri­tzeko proiektuak (13. eranskina).

n)    Gorputz jarduerako eta kirol gaietako ikerketa proiektuak (14. eranskina).

o)    Emakumezkoen kirola bul­tza­tzeko proiektuak eta programak (15. eranskina).

2.    Foru dekretu honetako diru lagun­tzak elkarrekiko lehian emango dira, 2., 3. eta 6. eranskinetakoak izan ezik, azken horiek elkarrekiko lehiarik gabe emango direnez.

2. artikulua.    Araubidea eta interpretazioa.

1.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzen gaietako araudian aurreikusten den araubide juridikoa aplikatuko zaie foru dekretu honetan arau­tzen diren diru lagun­tzei, xedapen honetan bertan ezar­tzen diren berezitasunekin.

2.    Foru dekretu hau interpreta­tzeko orduan sor­tzen den zalan­tza oro Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak eba­tziko du. 

3. artikulua.    Organo eskudunak.

1.    Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departa­mentuko foru diputatua izango da foru dekretu honen bidez emango diren diru lagun­tzak ebazteko organo eskuduna.  

2.    Diru lagun­tzak emateko prozedurak antolatu eta bidera­tzeko ardura Kirol Zerbi­tzuak izango du. Diru lagun­tza elkarrekiko lehian ematen denean, honela osatutako epaimahai batek egingo du prozedura ebazteko proposamena: Kiroletako zuzendari nagusia, Kirol Zerbi­tzuko burua, zerbi­tzu horretako teknikari bat, Fiskalitaterako eta Finan­tze­tarako Departa­mentuko Kontuhar­tzaile­tza eta Auditore­tza Zerbi­tzuko teknikari bat eta Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departa­mentuko idazkari teknikoa, edo horiek beren ordez izenda­tzen dituztenak.   

4. artikulua.    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzea.

1.    Diru lagun­tzen lerro bakoi­tzari dagozkion berariazko araubideek –foru dekretu honetako eranskinetan daude–, diruz lagundutako jardueraren finan­tza­keta propioaren zenbateko bat eska dezakete. Diruz lagundutako jarduerarako ekarpen propioa kreditatu egin beharko da, jardueran izandako gainerako gastuen gisa berean.

2.    Diru lagun­tzen lerro bakoi­tza­ren berariazko araubideetan besterik xeda­tzen ez bada, foru dekretu honetan jaso­tzen diren diru lagun­tzak bateragarriak izango dira beste herri administrazioek edota erakunde publiko nahiz pribatuek, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek, xede berarekin emandako lagun­tza, diru-lagun­tza, sarrera edo baliabideekin, hurrengo paragrafoan xeda­tzen dena baztertu gabe.          

3.    Diru lagun­tzen zenbatekoa ezin izango da, bakarrik nahiz beste diru lagun­tze­kin batera, aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan.

4.    Diru lagun­tza emateko kontuan hartu diren baldin­tze­tan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, araubideetan baimendutako kasuez kanpo diru lagun­tza hauekin batera lagun­tza­rik jasoz gero, diru lagun­tza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.

5. artikulua.    Diru lagun­tzen publizitatea.

1.    Foru dekretu honen babesean ematen diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta Kirol Zerbi­tzuaren webgunean ere argitara daitezke. 

2.    Onuradunek era egokian eman behar dute adi­tzera diruz lagundutako programa, jarduera, inber­tsio edo ekin­tzen finan­tza­keta publikoa. Diruz lagundutako jardueraren inguruko informazio ematea, publizitatea eta propaganda egin beharko da euskararen erabilera ziurta­tzeko moduan eta, gainera, garbi adieraziko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagun­tza, haren irudi korporatiboak ezarritako elementuak baliatuz.     

3.    Diru lagun­tzen onuradunek euskara behar bezala erabili behar dute diruz lagundutako jarduerak direla-eta egiten dituzten agerpen publiko guztietan.

II. KAPITULUA

ONURADUNAK

6. artikulua.    Onuradun izatea.

1.    Foru dekretu honetako diru lagun­tzen onuradun izaera izango du diru lagun­tza­ren oinarri den jarduera egin behar duen per­tsona fisiko edo juridikoa, edota diru lagun­tza jaso­tzeko zilegi egiten duen egoeran dagoena.      

2.    Foru dekretu honetan arau­tzen diren diru lagun­tzen onuradun ezin izango dira hurrengo egoeraren batean diren per­tsona edo erakundeak:           

a)    Epai edo ebazpen irmoaren bidez ezarritako kondena edo zigorra medio, diru lagun­tzak edo lagun­tza publikoak jaso­tzeko aukera galdua dutenak.

b)    Konkur­tso deklarazioa eskatuta egotea, edozein prozeduretan kaudimengabeko­tzat deklaratuta egotea, konkur­tsoan deklaratuta egotea, kontu-har­tze judizialaren barruan egotea edo Konkur­tso Legearen arabera ezgaituta egotea, konkur­tso­aren kalifikazio epaian jarritako ezgaitasun epea amaitu gabe badago.

c)    Beren arautegiaren arabera bateraezintasun kasuren batean daudenak.

d)    Indarrean dauden xedapenetan ezarritako zerga obligazioak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete gabe dauzkatenak.           

e)    Ebazpen irmoaren bitartez diru lagun­tzak jaso­tzeko aukera gal­tzera zigortuta daudenak, diru lagun­tzak arau­tzen dituen araudiaren edota Zergen Foru Arau Orokorraren arabera.

f)    Diru lagun­tzak ­itzuli beharrari buruzko obligazioak ordaindu gabe dauzkatenak.

g)    Errudun deklaratuak izan diren kausaren baten ondorioz administrazioarekin egindako edozein kontraturen sun­tsiarazpen irmoa eragin dutenak.

3.    Onuradun izaera lor­tzeko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin dezakete per­tso­nek edo erakundeek lekuko­tza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez, kasuen arabera, eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, ordeztu daitezke herri administrazio baten edota notario baten aurrean egindako aitorpenaren bitartez.    

4.    Kirol erakundeen kasuan, diru lagun­tza­ren eskaerarekin aurkeztu behar diren zergei buruzko eta Gizarte Seguran­tzako ziurtagiriak aurkeztu ordez, ziurtagiri horiek emateko eskumena duten entitateek beren esku dauzkaten datuak emango dizkie diru lagun­tzen organo kudea­tzaileari. Horregatik, lagun­tza eskaeretan jasota egongo da, aukera bezala, lagun­tzak kudea­tzen dituen organoari baimena ematea ziurtagiri horiek eskatu eta eskuratu ­ditzan.

7. artikulua.    Onuradunaren betebeharrak.

1.    Diru lagun­tzen lerro bakoi­tzari buruzko eranskinetan ezarririk dauden betekizunez gain, onuradunak betebehar hauek izango ditu:

a)    Diru lagun­tza emateko oinarrian den proiektua gauza­tzea, jarduera egitea edo jokabidea ain­tzat har­tzea.     

b)    Diru lagun­tza ematen duen organoaren aurrean egiazta­tzea baldin­tzak bete­tzen dituela, eta diru lagun­tza emateko oinarrian izan den jarduera egin duela edo helburua bete duela.

c)    Diru lagun­tza eman duen organoak egin ditza­keen ikuska­tze lanak onar­tzea, baita kontrol organo eskudunek egin ditza­keten egiaztapen eta finan­tza kontrolak ere, aurreko zeregin horietan eskatuko zaien informazio oro emanez.         

d)    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko beste diru lagun­tzak, lagun­tzak, sarrerak edo baliabideak lortu izanaren berri ematea diru lagun­tza ematen duen organoari. Jakinarazte hori ahal bezain laster eman behar da adi­tzera, eta betiere jasotako diru lagun­tza­ren erabilera zuritu aurretik.

e)    Onuradunari indarrean diren arauetan kasu bakoi­tzean eska­tzen zaizkion kontabilitate liburuak, erregistro diligen­tziatuak eta gainerako dokumentuak izatea, baita diru lagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarrietan eska­tzen diren kontabilitate egoerak eta erregistro bereziak ere, egiaztapen eta kontrol ahalmenak era egokian beteko direla ziurta­tzeko.

f)    Jasotako diru lagun­tzen erabilerari buruzko egiaztagiriak gorde­tzea, egiaztapen eta kontrol ahalmenen gai izan daitezkeen heinean.

g)    Foru dekretu honetako 5.2 artikuluan xedatutako publizitate beharkizunak bete­tzea.

h)    Foru dekretu honetako 15. artikuluan aurreikusita dauden kasuetan, jasotako fun­tsak itzul­tzea.       

i)    Gipuzkoan eskola kirolaren esparruan indarrean diren arauak gorde­tzea, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kirol modalitate bakoi­tzeko lagun­tza teknikoaren ardura duten erakundeen artean eskola kiroleko programak gara­tzeko egindako hitzar­menak ere.

j)    Diru lagun­tza eman duen organoari jakinaraztea diru lagun­tza ematerakoan kontuan hartutako egoeren aldaketa oro.           

k)    Diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren baimen guztiak eskuratu eta haien xedapenak bete­tzea.      

l)    Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko adierazpen guztietan, 2004ko mar­txo­aren 8ko 21/2004 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkun­tza ofizialen erabilera arau­tzen duenak, xedatutakoaren arabera.

2.    Aurreko paragrafoan xedatutako beharkizuna osorik eta zati batean ez bada bete­tzen, eta, orobat, dekretu honetan edota eranskin gisa berarekin batera doazen berariazko oinarri erregula­tzaileetan xedatutakoaren indarrez onuradunei ezarritako gainerako beharkizunak ez badira bete­tzen, azkenik jaso beharreko diru lagun­tza propor­tzioan ­gutxitu egin daiteke, edo, hala gertatuko balitz, ­itzuli beharreko kopurua handitu.

III. KAPITULUA

DIRU LAGUN­TZAK EMATEKO ETA KUDEA­TZEKO PROZEDURA

8. artikulua.    Urteko deialdia.

1.    Foru dekretu honetan arau­tzen diren lagun­tzak emateko, deialdia egingo da urtero, eduki honekin:  

a)    Foru dekretu honen aipamena eta argitaratu zen aldizkariarena.

b)    Diru lagun­tzak xeda­tzen diren aurrekontu kredituak eta gehieneko diru kopuru guztizkoa.

c)    Diru lagun­tzen xedea, baldin­tzak eta helburuak.  

d)    Eskaerak aurkezteko epea.

e)    Ebazpenak eman eta jakinarazteko epea.

f)    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiri eta informazioak.

2.    2007. urteari dagokion deialdia foru dekretu honetako lehen xedapen gehigarrian zehazten da.

9. artikulua.    Hastapena. Interesatuen eskaerak.

1.    Diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.

2.    Eskaera orriak Kirol Zerbi­tzuak emandako ereduen arabera aurkeztu behar dira, behar bezala beterik, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko edozein erregistrotan, lagun­tza hauen urteko deialdian ezarritako epean, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:   


a)    Diru lagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarri erregula­tzaileetan eska­tzen diren agiriak, eranskin bakoi­tza­ren arabera.

b)    Eska­tzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpen eran­tzu­lea, foru dekretu honetako 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

c)    Eska­tzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurta­tzen duen agiria, diru ­etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru lagun­tza bat lehenengo aldiz eska­tzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

3.    Eska­tzen diren agirietakoren bat Gipuzkoako Foru Aldundiko organoren baten esku baldin badago, diru lagun­tza­ren eska­tzaileak erabil dezake 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 35. artikuluko f)    paragrafoan xeda­tzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazi beharko du, betiere dokumentu horiek loturik diren prozedura bukatu eta bost urte baino gehiago igaro ez bada.  

4.    Eskaera orria eta hari eran­tsi behar zaion dokumentazioa bidal daitezke euskarri elektroniko, informatiko edo telematikoz, eta, beti ere, urteko deialdian ezarritako epealdian. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkeztean, 2004ko mar­txo­aren 11ko Foru Dekretuak, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko internet bidezko harremanak arau­tzen dituenak, eta 2006ko irailaren 12ko 40/06 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren aurreko jardueretan nortasunaren eta ordezkari­tza­ren egiaztapena arau­tzen duenak, xedatutakoa beteko da.      


Eskaerak aurkez daitezke, halaber, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko­arenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan adierazitako bide eta lekuetan. 

5.    Eskaera orria edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak aka­tsez edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio aka­tsak zuzen­tzeko; epe hori amaituta horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iri­tziko zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.         

10. artikulua.    Izapidea.

1.    Diru lagun­tzak emateko prozedura izapide­tzea Kirol Zerbi­tzuaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekin­tza guztiak buru­tzea ebazpen proposamena gauza­tzeko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiazta­tzeko. 

2.    Izapide­tze fasea hasiko da eskaera bakoi­tzaz Kirol Zerbi­tzuak egingo duen aurre ebaluaketarekin, hori da, eska­tzaileak diru lagun­tza­ren onuradun izaera eskura­tzeko ezarririk dauden baldin­tza guztiak bete­tzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiazta­tze­arekin.  

3.    Dokumentazioa balora­tzeko orduan, lagun­tza moduak banan-banan hartuta, foru dekretu honen eranskinetan zehazten diren irizpideak aplikatuko dira.  

4.    Eskaerak ebaluatu ondoren, eta diru lagun­tza emateko prozedura elkarrekiko lehiakortasun egoerakoa den kasuetan, foru dekretu honetako 3.2 artikuluak aipa­tzen duen ebaluazio batzor­deak ebazpen proposamena osatuko du, behar bezala arrazoituta, eta Departamentuko foru diputatuari aurkeztuko dio, hark ebazpena eman dezan.        

5.    Ebaluaketaren emai­tza diru lagun­tza ez ematekoa baldin bada, edota eskatutako diru lagun­tza baino kopuru nabarmen txi­kiagokoa, eman beharreko ebazpenaren aurretik, interesatuei 10 eguneko epea eskainiko zaie, entzu­teko tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez ditza­ten.

11. artikulua.    Ebazpena.

1.    Diru lagun­tzen lerro bakoi­tzari dagokion berariazko araubidean xedatutakoaren arabera arrazoituko da ebazpena, eta, nolanahi ere, ematen den ebazpenaren oinarriak kreditatu behar dira prozeduran, diru lagun­tzen modalitate bakoi­tza arau­tzen duten irizpide objektiboen arabera.         

2.    Diru lagun­tza emateko ebazpenak argi zehaztu beharko ditu diru lagun­tza­ren xedea, eska­tzailea edo eska­tzaileen zerrenda, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta deialdiko araubideetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betekizunak. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka ­jotzeko dauden errekur­tso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, eta interesatuek egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso bide erabil­tzeko eskubidea baztertu gabe.      

3.    Behar diren ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitara­tzen den egunetik aurrera konta­tzen hasita, eta deialdiak epearen indarraldiaren hasiera atze­ratu dezake eskaerak aurkezteko epearen amaierara bitartean.

4.    Foru dekretu honetan aurreikusten diren diru lagun­tzak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egin­tzak ezesteko­tzat hartu behar dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko­arenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

12. artikulua.    Diru lagun­tzak ordain­tzea.

1.    Diru lagun­tza ordainduko da foru dekretu honetako eranskinetan diru lagun­tza bakoi­tzari buruz ematen den berariazko araubidean xedatutakoaren arabera.      

2.    Aurretiazko ordainketak egin ahal izango dira, gastua zuritu aitzi­neko aurrerakin gisa, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, diru lagun­tza mota bakoi­tzeko berariazko araubidean hala ezar­tzen baldin bada. Halako kasuetan, egindako gastua zuri­tze­aren mende geldituko da azken zatiaren ordainketa.      

IV. KAPITULUA

DIRU LAGUN­TZAK ZURI­TZEA ETA ITZUL­TZEA

13. artikulua.    Diru lagun­tzak zuri­tzea.

1.    Ezarritako baldin­tzak bete­tzen direla eta diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla agiri bidez zurituko da, diru lagun­tzen lerro bakoi­tza­ren berariazko araubidean xeda­tzen den moduan eta epean.          

2.    Kontu zurigarriak agiri hauek eduki behar ditu:

a)    Lagun­tza emateko baldin­tzak bete direla azal­tzen duen memoria, zer jarduera egin diren eta zer emai­tza lortu diren zehaztuta.

b)    Jardueraren gastu eta inber­tsioen zerrenda sailkatua, har­tze­koduna, data eta zenbatekoa banaka-banaka zehaztuta.

c)    Aurreko paragrafoan ager­tzen den zerrendari buruzko fakturak edo froga-balio bereko agiriak eta, bere kasuan, ordainketaren egiaztagiriak.

d)    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko izan diren beste diru sarrera edo lagun­tzak xehetasunez, zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, jaso­tzen dituen zerrenda.

e)    Diruz lagundutako jardueraren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzu­nezkoak.

3.    Fakturak eta gainerako gastuen zurigarriak Kirol Zerbi­tzuak zigilatu ahal izango ditu, beste diru lagun­tza­rik jaso ote den behar bezala kontrola­tzeko.

4.    Diru lagun­tzaz gain, jarduerak finan­tza­tzeko dirubide propioak edo beste diru lagun­tzak nahiz baliabideak erabili direnean, zuri­tzea egiterakoan haien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliak izan direla kreditatu beharko da.

5.    Diru lagun­tza eman duen organoak egiaztatuko du diru lagun­tza­ren zuri­tzea egokia izan ote den, eta diru lagun­tza emateko oinarrian izan zen jarduera gauzatu edota helburua bete ote den.

14. artikulua.    Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.    Foru dekretu honen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastuak dira jarduera diruz lagun­tze­koaren izaerari inolako zalan­tza­rik gabe eran­tzu­ten diotenak, eta lagun­tze­tarako seinalatutako epean egiten direnak. Diru lagun­tza jaso duten gastuetako elementuen erosketa kostuak ezin daitezke izan inola ere merkatuko balioa baino handiagoak.

2.    Finan­tza gastuak, zuzenbide edo finan­tza aholkulari­tzako gastuak eta administraziokoak diruz lagungarriak izan daitezke, lagun­tza eman zaion jarduerarekin zerikusi zuzena badute eta hura egoki prestatu edo gauza­tzeko ezinbestekoak badira.

3.    Inoiz ere ez dira diruz lagunduko:

a)    Banku kontuetako interes zordunak.

b)    Interes, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.

c)    Prozedura judizialetako gastuak.

Zergak diruz lagun daitezkeen gastuak dira, diru lagun­tza­ren onuradunak benetan ordain­tzen dituenean. Zeharkako zergak ez dira inoiz diruz lagungarri izango berreskuratu edo konpen­tsa­tzeko gai direnean, ez eta errentaren gaineko zerga per­tso­nalak.

15. artikulua.    Diru lagun­tzak itzul­tzea.

1.    Jasotako diru kopuruak ­itzuli beharko dira eta diru lagun­tza ordaindu zenetik itzul­keta egin beharra erabaki­tzen den bitarteko berandu­tza interesak ordaindu beharko dira, hurrengo kasu hauetan:

a)    Diru lagun­tza eskura­tzea horretarako ezarrita dauden baldin­tzak fal­tsu­tuz edo eskura­tze hori galaraziko luketen baldin­tzak ezkutatuz.

b)    Diru lagun­tza emateko oinarrian dagoen jarduera edo proiektua bete­tzen ez bada, edota jokabidea izaten ez bada, osorik edo zati batean.

c)    Jasotako diru lagun­tza zuri­tzeko beharkizuna ez bete­tzea edo behar bezalako zuri­tzea aurkeztea, foru dekretu honetako 13. artikuluan xedatutakoaren arabera eta, hala behar denetan, diru lagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko araubidean.

d)    Foru dekretu honetako 5.2 artikuluan xeda­tzen den hedapen bitartekoak jar­tzeko beharkizuna ez bete­tzea. 

e)    Indarrean diren legeetan aurreikusitako finan­tza egiazta­tze eta kontroleko jarduerei aurre egitea, aitza­kiak jar­tzea edo uko egitea, baita kontabilitate, erregistro edo dokumentu gorde­tze aldetik diren beharkizunak ez bete­tzea ere, horrek eragiten duenean ezintasun bat diru lagun­tza­ren erabilera egiazta­tzeko, helburua bete den jakiteko, eta diruz lagundutako jardueren benetakotasuna eta erregulartasuna egiazta­tzeko.

f)    Administrazioak onuradunei ezarritako beharkizunak ez bete­tzea, edota haiek, diru lagun­tza ematerakoan, onartutako konpromisoak ez bete­tzea, diru lagun­tza emateko oinarrian izan ziren helburuak helburua bete­tzeko, proiektua gauza­tzeko, jarduera egiteko edota jokabidea ain­tzat har­tzeko moduari dagokionean edo eragiten dionean.        

Foru dekretu honetako 7.2 artikuluan esaten denari jarraituz, aurreko b), c), d) eta f) puntuetan aurreikusitako kasuetan, propor­tzioan finkatu ahal izango da diru lagun­tza­ren zenbateko zatia ­itzuli beharko den.     

2.    Emandako lagun­tza­ren edo diru lagun­tza­ren zenbatekoa, bakarka edota bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional edo nazioartekoen diru lagun­tza edota bestelako lagun­tza­rekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua gaindi­tzen duenean, ­itzuli egin beharko da garatutako jardueraren kostuaz gaindiko diru kopurua.

Bi herri erakunderen edo gehiagoren diru lagun­tza emanak direnean, eta paragrafo honetan aipa­tzen duen soberakina gerta­tzen denean, diru itzul­keta gauzatuko da bakoi­tzak emandako kopuruaren araberako hainbanaketa eginda.

Xedapen gehigarria.    2007. urteari dagokion deialdia.  

1.    Onar­tzen da Gipuzkoako kirol federazioak finan­tza­tzeko lagun­tzen 2007ko deialdia, milioi bat zazpiehun eta hirurogeita hemere­tzi mila eta berrehun (1.779.200,00) euroko zenbatekoarekin, aurrekontu kargua honela eginik:       


Programa

Aurrekontu saila

Partida presupuestaria

Zenbatekoak

Importes

Gipuzkoako kluben kirol jarduera eta modernizazioa (1. eranskina)

Actividad deportiva y modernización de los clubes guipuzcoanos. Anexo 1

1110.100.481.00.12

300.000,00

Jarduera bereziak antolatzea (2. eranskina)

Organización de actividades extraordinarias. Anexo 2

1110.100.481.00.11

270.000,00

Arautu gabeko prestakuntza programak eta kirol titulazio ofizialak lortzeko programak (3. eranskina)

Programas de formación no reglada y para la obtención de titulaciones deportivas oficiales. Anexo 3

1110.100.481.00.04
1110.100.481.00.13

6.000,00
20.000,00

Aparteko lehiaketa ofizialetarako joan-etorriak (4. eranskina)

Desplazamientos a competiciones oficiales de carácter extraordinario. Anexo 4

1110.100.481.00.02
1110.100.481.00.15

170.000,00
80.000,00

Kirol materiaka, informatikako materiala eta aplikazio informatikoak erostea
(5. eranskina)

Adquisición de material deportivo e informático y de aplicaciones informáticas.
Anexo 5

1110.100.481.00.06
1110.100.481.00.09
1110.100.481.00.16
1110.100.781.00.01

65.000,00
19.000,00
175.000,00
65.000,00

Igerian ikasteko jarduerak ikasleentzat (6. eranskina)

Actividades de promoción del aprendizaje de la  natación dirigida a escolares.
Anexo 6

1110.100.481.00.03

65.000,00

Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzea (7. eranskina)

Implantación y desarrollo del Plan del Fomento del Deporte Juvenil (PDJ). Anexo 7

1110.100.481.00.21

104.000,00

Ezgaituentzako kirol jarduerak (8. eranskina)

Actividades deportivas dirigidas a personas con minusvalías. Anexo 8

1110.100.481.00.05

50.000,00

Guztientzako kiroleko jarduerak (9. eranskina)

Actividades de deporte para todos. Anexo

1110.100.481.00.10
1110.100.481.00.08

12.000,00
15.000,00

Unibertsitate kiroleko jarduerak (10. eranskina)

Actividades de deporte universitario. Anexo 10

1110.100.481.00.07

9.000,00

Kirol boluntarioak (11. eranskina)

Voluntariado deportivo. Anexo 11

1110.100.481.00.17

60.000,00

Mugaz gaindiko kirol jarduerak eta programak (12. eranskina)

Actividades y programas transfronterizos en el deporte. Anexo 12

1130.300.470.00.01
1130.300.481.00.01

7.200,00
40.000,00

Hiri barneko ibilbideak, surfa egiteko lekuak eta kirol instalazioen sarbideak seinalatzea, eta kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuak (13. eranskina)

Señalización de recorridos urbanos, zonas de práctica de surf y de accesos a instalaciones deportivas y proyectos de mejora y reforma de instalaciones deportivas. Anexo 13

1110.100.761.01.01
1110.100.761.01.02

15.000,00
80.000,00

Gorputz jarduerako eta kirol gaietako ikerketa proiektuak (14. eranskina)

Proyectos de investigación en materia de actividad física y deportiva. Anexo 14

1110.100.770.00.01
1110.100.781.00.02

26.000,00
96.000,00

Emakumezkoen kirola bultzatzeko proiektuak eta programak (15. eranskina)

Proyectos y programas que fomenten el deporte femenino. Anexo 15

1110.100.481.00.25

30.000,00

2.    Xedapen gehigarri honetako aurreko paragrafoan baimendutako gastuen kopurua handitu edo txi­kitu egin dezake lagun­tza lerroen artean aldaketaren zenbatekoaren arabera horretarako eskumena emana duen organoak.         

3.    2007ko mar­txo­aren 30a izango da mugaegun, foru dekretu honen 9.2 artikuluan eta eranskinetan aipatu diren agiriak eta formularioak aurkezteko, kasu hauetan izan ezik:

— 3. eranskina: Kirol prestakun­tza amai­tzen denean, eta, nolanahi ere, 2007ko irailaren 15a eta azaroaren 15a bitartean.

— 4. eranskina: 2007ko irailaren 1a eta 30a bitartean (aparteko lehiaketa ofizialetarako joan-etorriak eta mendiko espedizioak.

— 5. eranskina: 2007ko irailaren 1a eta azaroaren 15a bitartean (eskola kiroleko materiala federazioen­tzat).     

— 7. eranskina: 2007ko ekainaren 15a.

— 8. eranskina: 2007ko irailaren 1a eta urriaren 31 bitartean(ikasle ezgaituen­tzako jarduerak).

Xedapen indargabe­tzailea.

Berariaz geldi­tzen dira indar gabe 2004ko ­otsailaren 24ko 12/2004 Foru Dekretua, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuaren kirol gaietako diru lagun­tzak emateko oinarriak onar­tzen dituena, 2006ko mar­txo­aren 7ko 11/06 Foru Dekretuz aldatua, eta 2004ko mar­txo­aren 15eko Foru Agindua, aipatutako foru dekretuak arau­tzen dituen diru lagun­tzak eman eta kuantifika­tzeko irizpideen haztapena onar­tzen duena, 2006ko mar­txo­aren 7ko Foru Aginduaz aldatua.   

Amaierako lehen xedapena.  Gizarte eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuari ahalmena ematea.

1.    Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departa­mentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau gauzatu, interpretatu eta buru­tzeko behar diren egin­tza eta xedapenak erabaki ­ditzan.

2.    Departamentu bereko foru diputatuari ahalmena ematen zaio, baita ere, foru dekretu honetako eranskinetan ager­tzen diren diru zenbatekoak urtero foru agindu bidez alda ­ditzan.         

Amaierako bigarren xedapena.  Indarrean sar­tzea.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egun berean jarriko da indarrean.

Donostia, 2007ko otsailaren 27a.

                                    DIPUTATU NAGUSIA,          
                        Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.

GIZARTE ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO         
        DEPARTAMENTUKO   
         FORU DIPUTATUA,     
        Fernando Tapia Alberdi.    

(2026)   (2548)