Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

47. zenbakia Data 2007-03-07 5969 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - FORU ADMINISTRAZIOAREN KALITATEA
Otsailaren 27ko 12/2007 FORU DEKRETUA, kirol gaietan Gipuzkoako toki entitateei dirulaguntzak emateko erregimena arautzeari buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2007ko ­otsailaren 27ko 12/2007 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako toki erakundeei kirol arloko diru lagun­tzak emateko araubidea onar­tzen duena.  

I.    Euskadiko Kirolaren 1998ko ekainaren 11ko 14/1998 Legeko II. tituluak, antolamendu administratiboari buruzkoak, 3. artikuluan xeda­tzen duenez, «Euskadiko kirolaren antolakun­tza instituzionala herri-administrazioen deszentralizazio, koordinazio eta eraginkortasun prin­tzi­pioetan oinarrituko da bakoi­tzari dagozkion eskumenak erabil­tze­rakoan, kirol-federazioen, kluben eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturen lankide­tza­rekin eta parte-har­tze­arekin». Kirolaren Legea, bada, agindu horren bidez eta bere artikuluetan ematen dituen beste agindu ­batzuen bidez, administrazioen arteko kirol arloko harremanetan nagusi izan behar duten oinarriak finka­tzen ari da, halako eran non fun­tsezko prin­tzi­pio izan behar duten bai deszentralizazioak bai lurralde administrazioko –baina baita erakunde administrazioko– maila desberdinen arteko lankide­tzak.

Foru dekretu honen xedeari dagokionez, hau da, sustapeneko ekin­tza administratiboaren bitartez kirol arloan Gipuzkoako foru administrazioa eta toki erakundeak elkarren artean lankide­tzan ari­tze­ari dagokionez, goian aipatutako 1998ko ekainaren 11ko 14/1998 Legeko 5. eta 6. artikuluak ere aipatu behar dira, administrazio bati eta besteei dagozkien eskumenak jaso­tzen baitituzte, hurrenez hurren, eta luze ari baitira haien artean beharrezkoa den elkarrekin­tzaz.

Hala, aipatu legeko 5. artikuluak a), b) eta i) idatz-zatietan honako hau dio:

«Lurralde historikoetako foru organoei dagokie, zeini bere lurralde esparruan, eskumen hauek erabil­tzea:           

a)    Euskal Autonomia Erkidegoko eskola kirolaren arloko arauak gara­tzea eta udal administrazioaren lankide­tza­rekin gauza­tzea.

b)    Kirola guztien­tzat susta­tzeko kirol politika onar­tzea eta udal-administrazioaren lankide­tza­rekin gauza­tzea.   

i)    Udalaren kirol-zerbi­tzuak koordina­tzea eta lagun­tzea eta zerbi­tzu horien kudeaketa bateratua bul­tza­tzea».   

Bestalde, Legeko 6. artikuluak a) eta e) idatz-zatietan, honako hau dio:

«Udalei dagokie, zeini bere lurralde-esparruan, eskumen hauek bete­tzea:

a)    Lurralde historikoetako foru-organoek onartutako eskola-kiroleko programak buru­tzea, haiekin koordinatuta jokatuz.

e)    Lurralde historikoetako foru-organoek kirola guztien­tzat zabal­tzeko onartutako programak gauza­tzea».       

II.    Bestalde, Euskadiko Kirolaren 1998ko ekainaren 11ko 14/1998 Legeko 2. artikuluak, kirol politikaren oinarri orokorrez ari dela, esaten du aginte publikoek, bakoi­tzak bere eskumen esparruan, bermatu behar dutela per­tsona guztien kirola egiteko eskubidea behar bezala gauza­tzea, eta horretarako oinarriak zehazten ditu. Horien artean, hauek: «Hezkun­tza-sisteman kirolari eta gorputz-hezkun­tzari lekua ematea» –3.a) atala–;»Kirol jarduera gizarte maila guztietara, batez ere ahulenetara, zabal­tzeko programa bereziak onar­tzea eta buru­tzea» –3.d) atala–;»Kirol teknikarien prestakun­tza bidera­tzea eta bul­tza­tzea Soin Hezkun­tzako Euskal Erakundearen eta kirol federazioen parte har­tze­arekin» –3.g) atala–; «Lankide­tza arduratua izatea kirol arloan herri administrazioen artean eta herri administrazioen eta kirol federazioen eta/edo beste edozein kirol erakunderen artean» –3.m) atala–; «Ezintasun fisiko, psikiko, sen­tso­rial edo mistoak dituzten herritarren artean kirol ekin­tzak susta­tzea, zeharo gizarteratu daitezen lagun­tzeko» –3.n) atala–; «Kirola aisialdi aukera eta osasun ohitura modura susta­tzea, helburu hori lor­tzeko egokiak diren kirol ekin­tzak aldeztuz» –3.q) atala–; «Oinarriko kirola, batez ere eskola kirola, bidera­tzea eta susta­tzea, euskal kirola maila guztietan gara­tzeko eragilea den neurrian» –3.r) atala–.        



Hala, bada, aurreko paragrafoan modu esplizituan edo inplizituan esaten denaren ondorioz, Gipuzkoako herri erakundeek elkarri lagundu behar diote aurrera eraman behar duten kirol politikan, herritarrei kirola egiteko eskubidea erabil­tzeko aukera ematearren.

Baina kirol politika hori hezurmami­tzen duten jarduerak finan­tza­tzera ere zabaldu behar da herri erakundeen arteko lankide­tza hori, bereziki, foru dekretu honen edukiaren ardatz diren programei dagozkien jardueretara –eskola kirola, denon­tzako kirola, kirol osasungarria, eta populazioaren sektorerik behar­tsuenen­tzako kirola edo eman nahi zaion izenekoa–, hau da, eskumenak elkarrekin erabil­tzea dakarten jardueretara, halako programak onar­tzea Foru Aldundiari dagokiolarik, eta gauza­tzea, berriz, toki erakundeei.

Adierazi beharra dago, gainera, eskumen partekatu horiek erabil­tzeak eta Gipuzkoako foru administrazioaren eta toki erakundeen arteko lankide­tzak izaera iraunkorra daukatela. Gogoan hartu, esate baterako, kirola bul­tza­tzeko egiturak, denon­tzako kirol programak, eskola kirola, edota udako jolas kiroleko kanpainak. Beraz horrek berekin dakar foru erakundearen toki erakundeenganako betebehar finan­tza­rioak ere iraunkortasunez bete behar direla, toki erakundeen lan etengabea ziurta­tzeko. Eta etengabeko finan­tza­keta hori lor­tzeko, ikasturtean egindako jarduerak eta horiek ematen dituzten datuak kontuan hartuta emango dira diru lagun­tzak, oro har,, eta diru lagun­tza deialdiaren unean hasten den ikasturteko jarduerak finan­tza­tzeko balioko dute.    

III.    Diru lagun­tzen araudiak dioenez, emateko moduaren arabera, diru lagun­tzak eman daitezke, edo eska­tzaileen arteko lehiarekin, edo eska­tzaileen arteko lehiarik gabe, edo zuzeneko lagun­tza bezala. Zuzeneko lagun­tzen artean daude lagun­tza izendunak, eta, izendunen artean, badira: Aurrekontu Orokorretan horrelaxe aurreikusitakoak; foru arauren baten edo lege mailako arauren baten bitartez ematea edo zenbatekoa ezarrita daukatenak; eta, salbuespenez, deialdi publikoa egitea zaila izanik, interes publikoa, gizarte edo ekonomia mailakoa, humanitarioa, edo antze­koren bat dutelako nahikoa arrazoi dagoenean ematekoak.

Lehen azaldutakoa kontuan hartuta, gure iri­tziz foru dekretu honetan jaso­tzen diren diru lagun­tzen kasuan berezitasun bat dagoela uste dugu; izan ere, zuzeneko lagun­tzen kon­tzep­tuan bete-betean sar­tzen ez badira ere –horrelakoen ezaugarri nagusiak deialdirik gabekoak izatea eta kreditu mugagabea eduki­tzea baitira–, ezaugarri bereziak dituzte, eta ezaugarri horien ondorioz gauza ­batzuetan eska­tzaileen arteko lehiarekin ematen diren lagun­tzen pareko dira, beste gauza ­batzuetan eska­tzaileen arteko lehiarik gabe ematen diren lagun­tzen pareko, eta beste ­batzuetan, berriz, zuzeneko lagun­tzen pareko.

IV.    Foru dekretu honetan edukizko eta prozedurazko arau orokor ­batzuk eta, kontuan har­tzen diren lagun­tza modu zeha­tzen­tzat, bakoi­tzari dagozkion arau espezifikoak daude. Lagun­tza modu horiek –zazpi dira guztira– helburu desberdinak dituzte, nahiz eta gehienak, ­gutxi-asko, eskola kirolari lotuta dauden, haietako ­batzuk denon­tzako kirolari, eta, azken batean, beste ­batzuek euskararen erabilera susta­tzeko edota ezgaitasuna duten per­tso­nen­tzako kirola susta­tzeko helburuak ere badituzte.

V.    Azken batean, foru dekretu honen bitartez Gipuzkoako toki erakundeei behar adina baliabide ekonomiko eman nahi zaie, lehen aipatutako eskumen partekatuak erabil ditza­ten, eta, oro har, Gipuzkoako Foru Aldundiari lagundu diezaioten, Euskadiko Kirolaren 1998ko ekainaren 11ko 14/98 Legeak hurrenez hurren ematen dizkien eskumenak erabil­tze­rakoan, legeak berak adierazten dituen prin­tzi­pioen arabera gidatutako kirol politika egiten.          

Gainera, diru baliabideak denboraren aldetik ere erabil­tzeko egokiak izatea nahi dugu, hau da, garaiz iristea toki erakundeek aurrera eraman behar dituzten jarduerak finan­tza­tzeko. Horregatik, foru dekretu honen asmoa da lagun­tzen zenbatekoa aurretik ezagu­tzen diren datuetatik eta ekin­tze­tatik abiatuta finka­tzea –ikasturte amaitu berriak emandakoetatik–, eta hurrengo ikasturteko jardueren kostuak finan­tza­tzeko erabil­tzea.

Horiek horrela, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDA­TZEN DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

1.    Foru dekretu honen xedea da Gipuzkoako toki erakundeei kirol arloko diru lagun­tzak eska­tzaileen arteko lehiarik gabe emateko araubidea ezar­tzea, segidan aipa­tzen diren moduetan edo lagun­tza lerroetan:       

a)    Kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko toki egiturak.  

b)    Igeriketako ikastaroak.

c)    Udako jolas kiroleko UDA kanpainak.

d)    Eskola kiroleko teknikarien­tzako prestakun­tza ikastaroak.

e)    Denon­tzako kirolaren sustapena.

f)    Euskararen erabileraren sustapena kirolean.

g)    Ezgaitasuna duten per­tso­nen­tzako kirol jarduerak.           

2.    Gipuzkoako toki erakundeei diru lagun­tzak emateko foru dekretu honetan dagoen araubidearen berezitasuna honetatik dator: Toki erakundeek eskumen partekatuak erabil­tzen dituzte eskola kirolaren arloan eta denon­tzako kirolaren arloan, eta foru erakundearen kirol politika bete­tzen lagun­tzen dute.

2. artikulua.    Araubidea eta interpretazioa.

1.    Foru dekretu honetan arau­tzen diren diru lagun­tzei, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzen gaietako araudian aurreikusten den araubide juridikoa aplikatuko zaie, xedapen honetan bertan ezar­tzen diren berezitasunekin.

2.    Foru dekretu hau interpreta­tzeko orduan sor­tzen den zalan­tza oro Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak eba­tziko du. 

3. artikulua.    Organo eskudunak.

1.    Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departa­mentuko foru diputatua izango da foru dekretu honen bidez emango diren diru lagun­tzak ebazteko organo eskuduna.  

2.    Diru lagun­tzak emateko prozedurak antolatu eta bidera­tzeko ardura Kirol Zerbi­tzuak izango du. Prozedura ebazteko proposamena epaimahai batek egingo du, kide izango direla Kiroletako zuzendari nagusia, Kirol Zerbi­tzuko burua, zerbi­tzu horretako teknikari bat, Fiskalitaterako eta Finan­tze­tarako Departamentuko Kontuhar­tzaile­tza eta Auditore­tza Zerbi­tzuko teknikari bat eta Gizarte eta Erakunde Harrema­netarako Departamentuko idazkari teknikoa, edo horiek beren ordez izenda­tzen dituztenak.       

4. artikulua.    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzea.

1.    Hurrengo atalean xeda­tzen dena eze­tsi gabe, dekretu honetako diru lagun­tzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan Estatukoa, izan Europar Batasunekoa, izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko diru lagun­tza, lagun­tza, diru sarrera edo baliabiderekin.

2.    Diru lagun­tzen zenbatekoa ezin izango da, bakarrik nahiz beste diru lagun­tze­kin batera, xede duen jardueraren kostua baino handiagoa.           

3.    Diru lagun­tza emateko kontuan hartu diren baldin­tze­tan edozein aldaketa gertatuz gero, diru lagun­tza emateari buruzko ebazpena aldatu ahal izango da.

5. artikulua.    Diru lagun­tzen publizitatea.

1.    Foru dekretu honen babesean ematen diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta Kirol Zerbi­tzuaren webgunean ere argitara daitezke.

2.    Gipuzkoako toki erakundeek era egokian eman behar dute adi­tzera diruz lagundutako programa, jarduera, edo ekin­tzek Foru Aldundiaren finan­tza­keta izan dutela. Diruz lagundutako jardueren inguruko informazio ematea, publizitatea eta propaganda egin beharko da euskararen erabilera ziurta­tzeko moduan eta, gainera, garbi adieraziko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagun­tza, haren irudi korporatiboak ezarritako elementuak baliatuz.

3.    Gipuzkoako toki erakundeek euskara behar bezala erabili behar dute diruz lagundutako jarduerak direla-eta egiten dituzten agerpen publiko guztietan, hala xeda­tzen baitu 2004ko mar­txo­aren 8ko 21/2004 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkun­tza ofizialen erabilera arau­tzen duenak.

II. KAPITULUA

ONURADUNAK

6. artikulua.    Onuradun izatea.

1.    Foru dekretu honetan araututako diru lagun­tzen onuradun Gipuzkoako toki erakundeak izango dira, lurralde nahiz erakunde izaerakoak izan.

2.    Foru dekretu honetan araututako diru lagun­tzen onuradun diren toki erakundeek, indarrean dagoen legeriaren arabera izaera hori eskura­tzeko debeku egoeretako batean ere ez daudela egiazta­tzeko, toki erakundearen ordezkariak sinatutako eran­tzu­kizunezko adierazpena aurkeztu beharko dute.

7. artikulua.    Toki erakunde onuradunen betebeharrak.

1.    Foru dekretu honetan arau­tzen diren diru lagun­tzak jaso­tzen dituzten toki erakundeek betebehar hauek dituzte:

a)    Diru lagun­tza emateko oinarrian den proiektua gauza­tzea, jarduera egitea edo jokabidea ain­tzat har­tzea.     

b)    Organo kudea­tzailearen aurrean egiazta­tzea baldin­tzak bete­tzen dituela, eta diru lagun­tza emateko oinarri izan den jarduera egin duela edo helburua bete duela.       

c)    Organo kudea­tzaileak egiten dituen ikuska­tze lanak onar­tzea, baita kontrol organo eskudunek egin ditza­keten egiaztapen eta finan­tza kontrolak ere, aurreko zeregin horiei buruz eska­tzen zaien informazio oro emanez.      

d)    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko beste diru lagun­tzak, lagun­tzak, sarrerak edo baliabideak lortu izanaren berri ematea organo kudea­tzaileari. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako diru lagun­tzari emandako erabilera egiaztatu aurretik.

e)    Eskuratutako diru lagun­tzen erabilera egiazta­tzen duten agiriak gorde­tzea, egiaztapen eta kontrol lanak egin dakizkiekeen neurrian.

f)    Foru dekretu honetako 5.2 artikuluan publizitatea dela-eta xedatutako betebeharrak bete­tzea.

g)    Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru lagun­tzei buruzko araudian aurreikusita dauden kasuetan, jasotako fun­tsak itzul­tzea.

h)    Gipuzkoan eskola kirolaren esparruan indarrean diren arauak errespeta­tzea, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kirol modalitate bakoi­tzeko lagun­tza teknikoaren ardura duten erakundeen artean eskola kiroleko programak gara­tzeko egindako hitzar­menak ere.

i)    Organo kudea­tzaileari jakinaraztea diru lagun­tza ematerakoan kontuan hartutako egoeretan izandako aldaketa oro.  

j)    Diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren baimen guztiak eskuratu eta haien xedapenak bete­tzea.       

k)    Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko adierazpen guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkun­tza ofizialen erabilera arau­tzen duen 2004ko mar­txo­aren 8ko 21/2004 Foru Dekretuak xedatutakoaren arabera.

l)    Urtero egunera­tzea beren udal barrutiko kirol ekipamenduen errolda.

2.    Entitateren batek ez baditu osorik edo behar bezala bete­tzen aurreko puntuko betebeharrak edo dekretu honen eraginez onuradun gisa bete beharreko gainerakoak, erabaki liteke egoki­tzen zaion diru lagun­tza edo ­itzuli beharreko zenbatekoa dagokion propor­tzioan gutxi­tzea.  

III. KAPITULUA

DIRU LAGUN­TZAK EMAN ETA KUDEA­TZEA

8. artikulua.    Urteko deialdia.

1.    Urtero, urteko azken hiruhilekoan, deialdi publikoa egingo da Gipuzkoako toki erakundeek jakin dezaten zer epetan aurkeztu behar duten diru lagun­tza­ren zenbatekoa kalkula­tzeko oinarri­tzat hartuko den dokumentazioa, urte horretan amaitutako ikasturteko datuetatik abiatuta erabakiko baita zenbateko hori.

2.    Urteko deialdiak eduki hau izango du:

a)    Foru dekretu honen aipamena eta zein aldizkaritan argitaratu den.

b)    Zein aurrekontu kredituren kargura emango diren diru lagun­tzak, eta kredituaren zenbatekoa.

c)    Lagun­tzen zenbatekoa kalkula­tzeko behar den dokumentazioaren eta informazioaren edukia eta aurkezteko epea. Besterik esaten ez bada, epe hori aurreko ikasturteko diru lagun­tzari buruzko kontu zurigarriak aurkeztekoa bera izango da, foru dekretu honen 13. artikuluan aipa­tzen den epe bera, alegia.

3. artikulu honetako 1. atalean adierazitakoa kendu gabe, 2007ko deialdiari dagokion deialdia foru dekretu honen xedapen gehigarrian zehazten da.

9. artikulua.    Hasiera.

1.    Diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, aurreko artikuluan aipatu den urtean urteko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen denean.         

2.    Datuak jakinarazteko formularioei dagokienez, Kirol Zerbi­tzuak emango dituen ereduak bete behar dira eta urteko deialdian ezarritako epean bidali, bide elektronikoz, informatikoz edo telematikoz. Horrekin batera beste hauek ere bidali behar dira: Toki erakundearen plan orokorra, foru dekretu honetan arau­tzen diren diru lagun­tzen eremu guztietan egitekoak dituen jarduera guztiei dagokiena; lagun­tza modu edo lerro bakoi­tzari bereziki dagokion dokumentazioa, xedapen honen V. kapituluan adierazten denari jarraituz egina; eta eska­tzailearen eran­tzu­kizunezko adierazpena, foru dekretu honen 6.2 artikuluan adierazten diren debeku egoeretako batean ere ez dagoela esaten duena. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan foru dekretu hauek bete behar dira: 2004ko maia­tza­ren 11ko 41/2004 Foru Dekretua, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko internet bidezko harremanak arau­tzen dituena, eta 2004ko 2006ko irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua, foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkari­tza egiazta­tzea arau­tzen duena.       


3.    Aurkeztu beharreko agiriak aka­tsen batekin edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio aka­tsak zuzen­tzeko; epe hori amai­tze­rako hori egin ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iri­tziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 42.1 artikuluan jasotakoaren arabera emandako ebazpenaren bitartez.

10. artikulua.    Izapide­tzea.

1.    Diru lagun­tzak emateko prozedura izapide­tzea Kirol Zerbi­tzuaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekin­tza guztiak buru­tzea ebazpen proposamena gauza­tzeko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiazta­tzeko. 

2.    Izapide­tze fasea, Kirol Zerbi­tzuak egingo duen aurkeztutako dokumentazioaren aurreebaluazioarekin hasiko da. Aurreebaluazioan aztertuko da ea dokumentazioa ondo osatua eta zuzena den.

3.    Kirol Zerbi­tzuko buruak zerbi­tzu horretako teknikari bat izendatuko du, toki erakundeek aurkeztutako datuen balorazio txos­tena egin dezan.

4.    Dokumentazioa balora­tzeko orduan, lagun­tza moduak banan-banan hartuta, foru dekretu honen V. kapituluan zehazten diren irizpideak aplikatuko dira.  

5.    Kirol Zerbi­tzuko teknikariak balorazio txos­tena egin eta gero, 3.2 artikuluan aipa­tzen den epaimahaiak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua, eta Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko foru diputatuari helaraziko dio, ebazpena eman dezan.    

11. artikulua.    Ebaztea.

1.    Ebazpenaren arrazoiak, lagun­tza modu bakoi­tza emateko edo uka­tzeko ezarrita dauden irizpide objektiboak oinarri­tzat hartuta azaldu behar dira.          

2.    Gipuzkoako toki erakunde batek kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko bere egiturak manten­tze­agatik diru lagun­tza jaso­tzen badu, edo bestela ere Kirol Zuzendari­tza Nagusiaren iri­tziz komeni bada, lankide­tza hitzar­men bat egin ahal izango da erakunde horrekin, eta bertan zehaztuko dira, bai foru dekretu honetan arau­tzen diren eta erakundeak jasotako lagun­tza lerro guztiei dagokienez gidari izango diren helburuak, kirol programak, aurrekontuak, alde bakoi­tza­ren eskubide eta betebeharrak, eta horiekin lotutako bestelako gaiak, eta bai horregatik guztiagatik dagokien lagun­tza­ren zenbatekoa ere.

3.    Ebazpenak emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, urteko deialdia egiten denetik aurrera kontatuta.

Prozedura ez da eba­tziko lagun­tzak erator­tzen diren aurrekontu ekitaldiko uztailaren 31 baino geroago, inola ere.           

4.    Foru dekretu honetan aurreikusten diren diru lagun­tzak emateko prozeduraren barnean ustezko egin­tza­rik gerta­tzen bada, lagun­tza uka­tze­koak direla ulertu behar da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

12. artikulua.    Diru lagun­tzak ordain­tzea.

Urtero, aurrekontu ekitaldiaren hasieran, deialdia egin eta toki erakundeek bukatutako azken ikasturteko datuak aurkeztean, orduan emango eta ordainduko zaizkie erakundeei dagozkien diru lagun­tza osoak. 

IV. KAPITULUA

DIRU LAGUN­TZAK ZURI­TZEA ETA ITZUL­TZEA

13. artikulua.    Diru lagun­tzak zuri­tzea.

1.    Diru lagun­tza emateko baldin­tzak bete direla eta diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla agiri bidez egiaztatu behar da, aurreko ikasturtean diru lagun­tza jasotako jarduerak zuri­tzeko kontua –«kontu zurigarria»– aurkeztuz, urtean urteko urriaren 31 baino lehenago.

2.    Kontu zurigarriak agiri hauek eduki behar ditu:

a)    Lagun­tza emateko baldin­tzak bete direla azal­tzen duen memoria, zer jarduera egin ziren eta zer emai­tza lortu ziren zehaztuta.

b)    Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, har­tze­koduna, data eta zenbatekoa banaka-banaka zehaztuta.

c)    Aurreko paragrafoan aipatu den zerrendari dagozkion fakturak edo fakturen pareko froga balioa duten agiriak, edo, gainerakoan, ordainketa egiazta­tzen duen dokumentazioa.

d)    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko izan diren beste diru sarrera edo lagun­tzak xehetasunez, zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, jaso­tzen dituen zerrenda.

e)    Diruz lagundutako jardueraren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzu­nezkoak.

3.    Fakturak eta gainerako gastuen zurigarriak Kirol Zerbi­tzuak zigilatu ahal izango ditu, beste diru lagun­tza­rik jaso ote den behar bezala kontrola­tzeko.

4.    Diru lagun­tzaz gain, jarduerak finan­tza­tzeko diru bide propioak edo beste diru lagun­tza edo baliabide ­batzuk erabili direnean, kontu zuri­tzea egiterakoan, haien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliak izan direla egiaztatu beharko da.

5.    Organo kudea­tzaileak egiaztatuko du diru lagun­tza behar bezala zuritu ote den, eta diru lagun­tza emateko oinarrian izan zen jarduera gauzatu den eta helburua bete ote den.        

14. artikulua.    Diru lagun­tzak itzul­tzea.

1.    Jasotako diru kopuruak ­itzuli egin beharko dira, eta berandu­tza interesa eskatuko da, diru lagun­tza ordain­tzen denetik ­itzuli beharra erabaki­tzen denera artekoa, hain zuzen ere, baldin eta:

a)    Diru lagun­tza eskura­tzen bada horretarako ezarrita dauden baldin­tzak fal­tsu­tuz edo eskura­tze hori galaraziko luketen baldin­tzak ezkutatuz.

b)    Diru lagun­tza emateko oinarrian dagoen jarduera edo proiektua bete­tzen ez bada, edota han dagoen jokabidea har­tzen ez bada, osorik edo zati batean.

c)    Jasotako diru lagun­tza zuri­tzeko betebeharra bete ez edo behar adina zuri­tzen ez bada, foru dekretu honetako 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.

d)    Foru dekretu honetako 5.2 artikuluan xeda­tzen den hedapen bitartekoak jar­tzeko betebeharra bete­tzen ez bada.     

e)    Araudian aurreikusitako egiaztapen eta finan­tza kontroleko jarduketei aurre egin, aitza­kiak edo oztopoak jarri edo uko egiten bazaie, baita ere kontabilitate, erregistro edo agirien kon­tser­bazio beharrak bete­tzen ez badira, horren ondorioz ezin bada egiaztatu jasotako fun­tsak zertan erabili diren, helburua bete den, edo zein diren diruz lagundutako jardueren errealitatea eta erregulartasuna.

f)    Erakunde onuradunek ez badituzte bete­tzen Adminis­trazioak ezarritako betebeharrak, edo diru lagun­tza ematea dela-eta Aldundiarekin izenpetutako lankide­tza hitzar­menean onartutako konpromisoak, betiere lotura edo eragina dutenean diru lagun­tza emateko oinarri izan ziren helburuak bete­tzeko edo proiektua gauza­tzeko moduarekin, edo jarduera egiteko edo jokabidea ain­tzat har­tze­koarekin. 

Foru dekretu honetako 7.2 artikuluan esaten denari jarraituz, aurreko b), c), d) eta f) puntuetan aurreikusitako kasuetan, propor­tzioan finkatu ahal izango da diru lagun­tza­ren zenbateko zatia ­itzuli beharko den.

2.    Emandako lagun­tza­ren zenbatekoa, bakarka edo bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional zein nazioartekoen diru lagun­tza edota bestelako lagun­tze­kin batera, handiagoa bada onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino, ­itzuli egin beharko da egindako jardueraren kostuaz gainetik eskuratutako diru kopurua.

V. KAPITULUA

LAGUN­TZA MODU BAKOI­TZE­RAKO XEDAPEN BEREZIAK

I. ATALA.    Kirola Kudea­tzeko eta Bul­tza­tzeko Toki Egiturak  

15. artikulua.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

9.2 artikuluan aipatutako erakunde bakoi­tza­ren jarduera plan orokorraren barruan atal bat ezarri behar da kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko toki egituraren helburuei, ezaugarriei, jarduteko programari eta aurreikusitako aurrekontuari buruz.  

16. artikulua.    Kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko toki egiturei eusteko diru lagun­tzak balora­tzeko irizpideak. 

1.    Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamen­tuaren eta toki erakunde onuradunaren arteko akordio bidez zehaztuko dira toki erakundearen ekimenez edo partaide­tza­rekin sortutako kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko toki egiturek izan behar dituzten edukia eta ezaugarriak eta diru lagun­tza­ren zenbatekoa. Akordio hori lankide­tza hitzar­men batean gauzatuko da.

2.    12 urte bitarteko eskola umeen­tzako kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko kasuan, diru lagun­tzak eskura­tzeko honako formula eta irizpide hauek erabiliko dira:

a)    ­Gutxieneko diru lagun­tza hau ezar­tzen da: 1.200 euro udalerriko.

b)    Egiturak ezar­tze­rakoan udalerri bakoi­tzari egozgarri zaion kontu teorikoaren arabera kalkula­tzen dira diru lagun­tzak, eta koordinazio kostuak eta irakaskun­tza kostuak batuz lor­tzen da kostu teoriko hori. Hala kalkulatutako kostu teorikoaren laurdena izango da Foru Aldundiak kon­tzeptu horrengatik gehienez emango duen diru lagun­tza.

Koordinazioari dagokion kostua kalkula­tzeko, hilean 12 ordu sartuz 10 hilabetetan zehar 100 eskola umeko talde batengatik egin beharko liratekeen koordinazio orduak har­tzen dira kontuan. Orduko prezioa: 21,00 euro.

Irakaskun­tzari dagokion kostua kalkula­tzeko, hilean 12 ordu sartuz 8 hilabetetan zehar 20 eskola umeko talde batengatik egin beharko liratekeen irakasleen orduak har­tzen dira kontuan. Emai­tza horri 0,6ko indize zuzen­tzailea aplikatuko zaio, ikasleek eskola kiroleko jardueretan duten parte har­tzea kontuan hartuta, orduko prezioa 15 euro izanik.

Ikasleak Lehen Hezkun­tzako 1. maila eta 6. maila bitartean matrikulatukoak izango dira. 12 eta 18 bitarteko adin tartearen­tzat berariazko kirol eskain­tza­rik ez duten udalerrien kasuan, DBHko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleak ere hartuko dira kontuan.

Horrela, diru lagun­tza kalkula­tzeko formula ondorengoa da:

            n.º x 12 x 10 x 21 €       n.º x 12 x 8 x 15 € x 0,6

                                      +

                       100                                  20

   S =

                                      4

S =  Diru lagun­tza.

n.º = Eskola ume kopurua.

c)    12 eta 18 urte bitarteko adin tartearen­tzat berariazko kirol eskain­tza­rik ez duten, baina beste herri ­batzuetan ikasten duten DBHko ikasleen­tzako egiturak dituzten udalerrien kasuan, Foru Aldundiaren ekarpena gorantz biribilduko da. Kontrako kasuetan beherantz biribilduko da.

d)    Behin zenbateko teorikoa kalkulatu denean, eskola kirola kudea­tzeko egiturak sor­tzeko edo kudea­tzeko Foru Aldundiak egingo duen behin betiko ekarpena zehazteko, zenbateko teoriko hori %20 handitu edo ­gutxitu daiteke hurrengo alderdi bakoi­tzeko, kontuan hartuta haien ebaluazioa eta toki erakunde guztien bete­tze orokorra.          

— Kirol eskain­tzan parte har­tzen dutenen ehunekoa.

— Egituren garapen eta profesionaliza­tze maila.

— Kasuan kasuko udalen parte har­tzea finan­tza­ketan.

— Kirol eskain­tza Eskola Kiroleko Jarduera Programarekin ondo egoki­tzea.

— Kirol Zuzendari­tza Nagusiak intereseko­tzat jotako berariazko esku-har­tzeak beregana­tzea, kirol eskain­tza­ren kalitatea hobe­tzera ­jotzen dutenak.

e)    12 eta 18 urte bitarteko adin tartearen­tzako kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko kasuan, jarduera planek aldez aurretik Kirol Zuzendari­tza Nagusiarekin adostuak egon behar dute eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kirola susta­tzeko planean (GKP) ezarritako helburuak eta betebeharrak bete behar dituzte.

Diru lagun­tzak zenbatekoak izango diren erabaki­tzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

— Jarduerak egoki­tzea.

— Kirola egin ohi dutenen kopurua handi­tzea.

— Eskain­tza­ren kalitate maila.

— Kirol klubekiko lankide­tza.

— Planen aurrekontua.

Diru lagun­tza­ren gehieneko zenbatekoa ez da izango jarduera plan bakoi­tza­ren kostu errealaren %50 baino handiagoa.

f)    Herritar guztien­tzako kirola kudea­tzeko eta bul­tza­tzeko kasuan, kontuan hartuko diren egitura bakarrak izango dira bul­tza­tzen dutenak 2.500 biztanle baino ­gutxiagoko herrietako herritarrek oinarrizko­tzat jotako kirol jardueretan parte har­tzea, hau da, beren eraginpeko eremuko beste udalerri ­batzuetan egin daitezkeen jardueretan bakarrik parte har­tzea, zerbi­tzu horiek ematen dituzten kirol instalazioak dauzkatelako.

Diru lagun­tzen zenbatekoak zehazteko, ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

— Kirola egin ohi dutenen kopurua.

— Egitura abian eta lanean jar­tzeak ekarritako gastuak.         

— Joan-etorrietarako gastuak.

Diru lagun­tza­ren gehieneko zenbatekoa ez da izango egitura bakoi­tza­ren kostu errealaren %75 baino handiagoa.

2. ATALA.    Igerian ikastea.

17. artikulua.    Igerian ikasteko diru lagun­tzak balora­tzeko irizpideak.

1.    Jarduera beren udal barrutian dauden igerilekuetan edo gertuko udal barruti batean dauden igerilekuetan egiten duten ikaste­txeen kasuan, halako eran non eskola umeak igerilekura eramateko ez baitute inolako garraiobiderik –ez publiko ez pribaturik– behar, toki erakundeek 9 euroko diru lagun­tza jasoko dute ikastaroan parte har­tzen duen eskola ume bakoi­tzeko.

2.    Jarduera beren udal barrutitik kanpo dauden igerilekuetan egiten duten ikaste­txeen kasuan, igerilekua dagoen udalerriko toki erakundeek 12 euroko diru lagun­tza jasoko dute ikastaroan parte har­tzen duen eskola ume bakoi­tzeko.

3. ATALA.    Udako jolas kiroleko UDA kanpainak.

18. artikulua.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Udako jolas kiroleko UDA kanpainan parte har­tzeko asmoa duten toki erakundeek Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendari­tzari jakinaraziko diote, hark eska­tzen dienean, egin beharreko kirol jardueren proposamena.       

19. artikulua.    UDA kanpainetarako diru lagun­tzak balora­tzeko irizpideak.

1.    Toki erakunde bakoi­tzari zenbateko lagun­tza emango zaion erabaki­tzeko, aukeratu dituen jarduerak, parte har­tzaileen adinak eta jarduera bakoi­tzean zenbaten­tzako lekua aurreikusten duen begiratuko da, honako taulari jarraiki:

Eskola umeentzako jarduerak (17 urte baino gazteagoak) /
Actividades para escolares (menores de 17 años)

Diru laguntza, plaza bakoitzeko (eurotan) /
Subvención por plaza
(en euros)

Bela \ Vela

9

Eskalada \ Escalada

6

Piraguismoa \ Piraguismo

6

Arraunketa \ Remo

6

Zaldiketa \ Hípica

6

Windsurfa \ Wind-surf

6

Espeleologia \ Espeleología

6

Arku tiroketa \ Tiro con arco

3

Surfa \ Surf

3

Trialsina \ Trialsin

3

Jarduerak naturan \ Actividades en la naturaleza

3

Urpeko jarduerak \ Actividades subacuáticas

3

Orientazioko lasterketa \ Carrera de orientación

3

Mendiko bizikleta \ Bicicleta todo terreno

3

Esgrima \ Esgrima

3

Golfa \ Golf

3

Tenisa \ Tenis

3

Hondartzako boleibola \ Voley-playa

3

Pilota \ Pelota

3

Igeriketa \ Natación

3

Padela \ Padel

3

— Benjamin kategoriatik gorako jarduerak suben­tzionatuko dira.

— Diru lagun­tza­ren zenbatekoa, benetan bete diren lekuen kopuruari egokituko zaio jarduerak bukatutakoan.    

— Zerrenda honetan ageri ez diren kirol jardueretarako ere lagun­tza eman ahal izango da, herriko kirol askotariko eskain­tza osa­tzeko baliagarriak direnean.  

— ­Gutxieneko diru lagun­tza bat ezar daiteke jasotako eskaeren arabera.

2.    Udalerri bakoi­tzari eman beharreko diru lagun­tza­ren gehieneko muga ondorengo aldagaiak kontuan hartuko dituen baremo baten arabera ezarriko da:

— 6 eta 17 urte bitarteko biztanleak udalerrian.

— Aurreko kanpainan udalerriak eskainitako plazen okupazioari dagokion adierazle zuzen­tzailea.

Udalerri bakoi­tzari emango zaion gehieneko diru lagun­tza ondorengo formula aplikatuz ezarriko da:

                           Pmj x Tpj

                 Smj =                       

                               100

Formula horretan:

Smj: ‑UDA Kanpainaren barne ikasleen­tzat antolatutako jarduerengatik udalerri bakoi­tzari emango zaion gehieneko diru lagun­tza.

Pmj: ‑UDA Kanpainaren barne ikasleen­tzat antolatutako jardueretarako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak duen aurrekontua.

Tpj: ‑Kanpainan parte har­tzen duten udalerrietako 6 eta 17 urte bitarteko gazte guztien aldean udalerrikoek osa­tzen duten ehunekoa. Ehunekoa, hain zuzen, honela aterako da:

                       Nhj x Icj x 100

             Tpj =                           

                             å (Nhj x Icj)

Nhj: 6 eta 17 urte bitarteko biztanleak udalerrian.

Icj: ‑Aurreko kanpainako plaza okupazioaren indize zuzen­tzailea (0,4 eta 1,00 bitartekoa), era honetan ezarrita:  

— Okupazioaren %75 eta %100 artean 1,00.

— %50 eta %74 artean 0,80.

— %25 eta %49 artean 0,60.

— %0 eta %24 artean 0,40.

4. ATALA.    ‑Eskola kiroleko teknikarien­tzako prestakun­tza ikastaroak.

20. artikulua.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

9.2. artikuluan aipatutako erakunde bakoi­tza­ren jarduera plan orokorraren barruan, atal bat ezarri behar ikastaroak antola­tzeko aurreikuspenei buruz.

21. artikulua.    Eskola kiroleko teknikariak presta­tzeko diru lagun­tzak balora­tzeko irizpideak.

Diru lagun­tza modu hori emateko ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

a)    Orduko zenbatekoaren kalkulua:

— Saio didaktikoa: 30 euro orduko.

— Jarraipen eta ebaluazio saioak: 18 euro orduko.

b)    Ordu eta ikasle kopurua:

— Ordu kopurua: Ikastaroetan 12 ordu baino ­gutxiago ez.      

— Ikasle kopurua: Ikastaroetako modulu guztiak batuta 100 baino gehiago direnean, orduko kopurua 1,75 koefizientearekin biderkatuko da.

c)    Diru lagun­tza­ren zenbatekoari, ezin izango baita prestakun­tza iraunkorreko ikastaro edo programen kostu osoaren %50 baino handiagoa, hala dagokionean, hurrengo c) ataleko koefizienteak aplikatuko zaizkio.

d)    Beste alderdi ­batzuk ere baloratuko dira:

— Ikastaro edo programa iraunkorretan edukia ikasle minusbaliatuen­tzat moldatua baldin bada, orduko zenbatekoa 1,25 koefizientearekin biderkatuko da.

— Ikastaro edo programa iraunkorretan emakumezkoen partaide­tza %50ekoa edo gehiagokoa baldin bada, orduko euro kopurua 1,25 koefizientearekin biderkatuko da.

— Ikastaroa osorik euskaraz eginez gero, diru lagun­tzari 1,5eko koefizientea biderkatuko zaio.

6. ATALA.    Denon­tzako kirola susta­tzea

22. artikulua.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

9.2 artikuluan aipatutako erakunde bakoi­tza­ren jarduera plan orokorraren barruan atal bat ezarri behar da denon­tzako kirola susta­tzeko programen helburuei, jardueren egutegiari, aurrekontuari, partaide­tzako aurreikuspenei eta behar den materialari buruz.

23. artikulua.    Denon­tzako kirola susta­tzeko lagun­tzak balora­tzeko irizpideak.

1.    Lehen-lehenik gorputz ariketarako orientazio zerbi­tzuak sor­tzeko planei emango zaie lehentasuna. Halakoetan, diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da izango jarduerak duen aurrekontuaren %50a baino handiagoa, eta diruz lagun­tzeko moduko gastua, berriz, programa udalerrian edo eskualdean ezar­tze­ari buruzko hasierako ekin­tzek sortutakoa izango da, hala nola, informazio eta sen­tsi­bilizazio kanpainek, eta abarrek. Diruz lagun­tzeko moduko gastu­tzat ez dira joko aipatutako zerbi­tzuaz arduratu ohi diren langileek sortutakoak. 

Era berean, lehentasuna emango zaie emakumezkoa kirolean sar­tzeko helburua duten programei eta herritarren artean kirol ohitura osasungarriak susta­tzen dituztenei.

2.    Gainerako jardueretarako gehienez emango den diru kopurua ezarri da, jarduera mota eta egun kopuruaren arabera kalkulatuta, ondorengo taularen arabera: 

Jarduera / Actividad

Gehienez (€) /
Máximo subvención (€)

Aerobitoiak eta antzekoak /
Aerobitones y similares

900

Atletismo, txirrindularitza eta abarreko 1. mailako proba herrikoiak /
Pruebas populares de atletismo, ciclismo,etc ... de 1. nivel

600

Atletismo, txirrindularitza eta abarreko 2. mailako proba herrikoiak /
Pruebas populares de atletismo, ciclismo,etc ... de 2º nivel

300

Igeriketa zeharkaldiak /
Travesías de natación

600

Piraguismoko proba herrikoiak /
Pruebas populares de piragüismo

450

UKEko txapelketak (tenisa, pala, squasha ...). Pilota /
Campeonatos de I. M.D. (tenis, pala, squash ...).
Pelota