Etorkizun handiko kirolaritzat jotzen dira lehiaketetan goi-maila lortu ez arren, hori lortzeko gaitasuna erakusten duten kirolariak, Euskadiko kirolaren, ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 70.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Arau orokor gisa, denboraldi bakoitzean kadete, jubenil eta junior kategorietan aritzen diren kirolariak. Berriak izan daitezke edo aurreko denboraldietakoak berritu daitezke eta ondoko laguntzak jasoko dituzte:
- Aurrekontu orokorren arabera diru kopuru bat
- EKOZ programa
Etorkizuneko kirolarientzako orientazio zerbitzu bat da EKOZ izenekoa (Etorkizuneko Kirolarien Orientazio Zerbitzua), eta kirol errendimenduarekin lotuta dauden gaitasun psikosozialak baloratu eta garatzeko hainbat ekintza egiten dira. Zerbitzu horiek hobekuntza plan baten barruan sartzen dira eta hainbat helbururen inguruko orientazioa ematen zaie, honako hauek:
2007/2008 denboraldiko etorkizuneko kirolariak izendatzeko araudia
Dokumentua eskuratu
Aurkeztu beharreko agiriak eta epeak
Dokumentua eskuratu