Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOA KIROLAK >> Kirol Zerbitzua

Arloak

Kirol Federatua >> Helburuak

1.1 ALORREKO HELBURUAK

Ekainaren 11ko 14/1998 Legeak, EAEko Kirol Legeak, alegia, arlo horren helburuak zehazten ditu:

Lurraldeko federazioen onespena zein asistentzia, finantzaketa, interbentzioa edota kontrola, beren funtzio publikoak beteko dituztela bermatzeko, dagokien jarduera pribatua kaltetu gabe.

  • Lurraldeko federazioen onespena zein asistentzia, finantzaketa, interbentzioa edota kontrola, beren funtzio publikoak beteko dituztela bermatzeko, dagokien jarduera pribatua kaltetu gabe.
  • Dagokien lurraldean kokatutako klubentzako eta gainerako kirol elkarteentzako asistentzia teknikoa eta laguntza ekonomikoa, horretarako, diru laguntza egokiak emanez eta berauen eta jardueren arteko egokitzapena kontrolatuz.
  • Goi mailara irits litezkeen kirolarientzako asistentzia teknikoa eta diru laguntza ekonomikoa.
1.2 HELBURU ZEHATZAK
  • Gipuzkoan antolatzen diren kirol jarduera eta ikuskizunak sustatzea eta behar duten laguntza ematea.
  • Kirol arloko eragileekin lankidetzarako egiturak ezartzea, kirol kudeaketa hobetuz joan dadin.
  • Gipuzkoako federazio, klub eta kirol elkarteei eustea eta haien egitekoak ikuskatzea.
1.3 HELBURU OPERATIBOAK

Kirol federatuaren helburu orokorrak eta zehatzak finkatu ondoren, Kirol Zerbitzuari dagokio indarrean dagoen legediak ezarritakoa betetzeko helburu operatiboak zehaztea eta horiek lortzeko egin beharrekoak egitea, hau da:

  • Federazioei laguntzeko eta beren lana ikuskatzeko sistema ezartzea.
  • Federazioentzako egitura eredu _selfk sustatzea, kirol arloko zuzendaritza teknikoa bultzatuz eta gaur egungo administrazio egiturak razionalizatuz.
  • Federazioen eta kluben jarduketa esparruak zehaztea eta mugatzea.
  • Federazioei azpiegitura egokiak eskaintzea.
  • Emakumeek kirola egin dezaten eta kirol arloko egituretan parte har dezaten bultzatzea.
  • Minusbaliatuek kirola egin dezaten eta kirol arloko egituretan parte har dezaten bultzatzea.
  • Klubei lagundu, eutsi eta haien lana ikuskatzeko sistema ezartzea.
  • Errendimenduko jardueretan klubei behar duten laguntza emateko sistema ezartzea.
  • Jolas helburuko programetan federazioei behar duten laguntza emateko sistema ezartzea.
  • Gipuzkoan egiten diren kirol ospakizun handiak ospatzen jarrai daitezen bermatzea.
  • Etorkizun handiko kirolari gazteei laguntzeko sistema ezartzea.

gipuzkoa.net