Plan Estrategikoan zehazten den bezala, haren printzipio eragile nagusia da ulertzea Kirol Zerbitzuaren funtsezko eginkizuna dela, Departamentuaren barruan kirolerako bereziki antolatutako egitura den aldetik, Gipuzkoako Kirol Sistemaren egituraketa eta antolaketa bultzatzea eta lan horretan aitzindari izatea, hartara, herritar guztiek, lortu nahi dituzten helburuak direnak direla, aukera izan dezaten kalitatezko kirola praktikatzeko.
Gipuzkoako Kirol Sisteman jarduteko estrategia ildoei dagokienez, lehenengo eta behin azpimarratu behar da aurreikusitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko Gipuzkoako kirol eragile guztien lankidetza behar dela. Horrela, argi eta garbi gelditzen da Departamentuaren asmoa dela Gipuzkoako kirol guztiarekin elkarlanean aritzea, hura etengabe hobetzeko.
Gipuzkoako gizarte multzo ezberdinen kirol praktikari dagokionez, Kirol Zerbitzurako Plan Estrategikoak lehentasuna ematen dio ondorengo helburuak lortzeko behar diren bitartekoak eskaintzeari:
· Gipuzkoar gizartean kirol praktika sustatzea, "Guztiontzako kirola" izenarekin, helburutzat hartuta, laketa, aisia, sasoi ona, osasuna, eta abar, hartara, kirolean aritzeko ohiturak gipuzkoar guztien artean zabal daitezen.
· Gipuzkoako herritarren talde jakin batzuei kirol praktikarako aukera bideratzea, beren egoera pertsonalagatik edo beren gizarte egoeragatik kirolean aritzeko zailtasun bereziak dituzten talde horiei, hain zuzen ere.
2004, kirolaren bidezko heziketaren urtea
Dokumentua eskuratu
Apirilaren 6a: ARIKETA FISIKOAREN MUNDUKO EGUNA
Dokumentua eskuratu
Ariketa fisikoari buruzko gidalerroak
(Osasunaren Mundu Erakundea)
Dokumentua eskuratu
10 ideia familiaren baitan kirola egiteko
Dokumentua eskuratu
Guztiontzako kirolaren kongresuko ponentziak. Madril. 2003/03/15,16
Dokumentua eskuratu
Guztiontzako kirolaren inguruko analisiak eta nazioarteko joera nagusiak
Dokumentua eskuratu
ARIKETA FISIKOARI BURUZKO SAO PAULOKO ADIERAZPENA
Dokumentua eskuratu