Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOA KIROLAK >> Kirol Zerbitzua

Arloak

Gipuzkoako kirolaren omenaldiko gala >> Aurkezpena eta sariak

"Gipuzkoa Kirolak" Sariak

Gipuzkoako Foru Aldundiak merezi duen omenaldia egin nahi dio Gipuzkoako kirol munduari datorren abenduan Donostiako Kursaalean. Gipuzkoan kirola indartsu egiteko egunero-egunero lan egiten duen jende guztiak osatzen du Gipuzkoako Kirola, ezaguna nahiz ezezaguna izan. Hor ditugu: eskola kirolean dihardutenak, epaile eta arbitroak, eremu askotako teknikariak, kirol erakundeetako buruzagiak, e.a.

Sariaren irudia

SARIAK

"Gipuzkoa Kirolak" Saria, gehien nabarmendu den ikastetxeari eskainia.


IRIZPIDEAK

  • Parte hartze maila zentroko matrikula guztiei begira.
  • Kudeaketa kalitatea: barne egitura, egitura teknikoa.
  • Lizentzien eta ekipoen hazkundea aurreko urteari begira.
  • Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria gehien nabarmendu den Gipuzkoako kirol federazioari edo kirol klubari eskainia.


IRIZPIDEAK

  • Kudeaketaren kalitatea: egitura administratiboa, egitura teknikoa, jarduera maila.
  • Klubaren osaketa:kirol aniztasuna, jolas jarduera duen kirola, barne egitura.
  • Teknifikazio jarduerak kirolarientzat, epaileak/arbitroak eta teknikariak.
  • Lizentzien, taldeen eta aurrekontuaren hazkundea aurreko denboraldikoen aldean.
  • Eragin soziala.
  • Bazkide kopurua.
  • Emakumeen parte hartzea kirol jardueretan.
  • Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa.
  • Kirol maila.
  • Kirol emaitzak.
  • Eskoletako kirolean egindako lana.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, epaile/arbitroari eskainia, kirolean egindako lanagatik eta ibilbideagatik.


IRIZPIDEAK

  • Epaile/arbitro gisa daraman denbora.
  • Historiala.
  • Kategoria.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, gehien nabarmendu den herri entitateari eskainia.


IRIZPIDEAK

  • Kirol politika.
  • Kirol eskaintza.
  • Antolakuntza eta koordinazioa herrian.
  • Kirol guneak egokitzea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, gehien nabarmendu den entrenatzaileari edo zuzendaritza kideari eskainia.


IRIZPIDEAK

  • Historiala.
  • Teknikari gisa daraman denbora.
  • Kategoria.
  • Eman edo hartu dituen teknifikazio jarduerak.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, gehien nabarmendu den entitate edo pertsonari, kirol arlokoa izan gabe Gipuzkoako kirola babesteagatik.


IRIZPIDEAK

  • Kirol munduarekiko lotura eta egindako ibilbidea.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, bizi guztia kirolean borondatezko lanean eman duenari eskainia.


IRIZPIDEAK

  • Historiala.
  • Kirolean bere borondatez jardun duena.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, kirolariari eskainia, egindako ibilbideagatik.


IRIZPIDEAK

  • Kirolariaren kirol historiala eta pertsonala.
"Gipuzkoa Kirolak" Saria, 2007ko kirol gertakari seinalatuari eskainia.


IRIZPIDEAK

  • Gertakariaren maila kirolaren ikus-puntutik.
  • Zailtasun maila.
  • Gizartean eta komunikabideetan izandako oihartzuna.
  • Nazioartekotasuna.
  • Lortzeko jarritako ahalegina eta nekea.
Gipuzkoako Foru Aldundia Kirol Legezko portaeraren Saria.


IRIZPIDEAK

  • Bere jarrerarekin kiroleko etikaren balioak hedatzen lagundu duen pertsona edo kirol entitatea.
  • Kide zein aurkarien artean elkartasuna, joko garbia, zintzotasuna, eta tratu ona bultzatzen dituzten baloreak bere kideen artean hedatzean nabarmentzea.
gipuzkoa.net