Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOA KIROLAK >> Kirol Zerbitzua

Arloak

Bestelako ekintzak >> Segura: gazteen topagune

SEGURA: gazteen topagune

Natura inguruneko jarduerak, Europako gazteek proiektu komun bat eratzeko baliabide egokia.

Segura topaketen helburua da, Europako hainbat herrialdetako gazteekin proiektu komun baten eraketan jardutea; hau da, Alemanian, Frantzian, Euskadin, Italian eta Portugalen bizi dituzten egoera desberdinak ezaguturik, ingurumeneko jarduerez baliatzea, europar gizartearen kontzientzia berri bat sortzen lagunduko duen moduan.

Proiektuaren helburu nagusia, ingurumeneko jardueren garapen-leku diren esparru desberdinak batuko dituen harreman esparru bat sustatzea da eta, aldi berean, gazteen artean europar kontzientzia bultzatuko dituzten proiektu _selfk gauzatzea.

1.- TOPAKETETAN PARTE HARTUKO DUTEN ENTITATEAK ETA ERAKUNDEAK:
Erakundea Herria
Direction Regionale de la Jeunesse et Sports Frantzia
Mairie de Lalinde Frantzia
Au Fil de Temps elkartea Frantzia
Direction Regionale de la Jeunesse et Sports Euskadi
Eusko Jaurlaritza Euskadi
Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea Euskadi Euskadi
Eureka Italia
Torinoko diputazioa Italia
Questao de Equilibrio (Gazteak hezi eta gizarteratzeko elkartea) Portugal
Barreiroko Udal Ganbara Portugal Portugal
2.- METODOLOGIA:
TOPAKETAREN DIMENTSIO INTERKULTURALA:

Proiektuan zehar ikasketa interkulturala bultzatuko da etengabe:

  • Partehartzaileen aurkezpenen bidez.
  • Eguneroko zereginetan elkarri lagunduz, hizkuntzak eta ohitura desberdinek sortzen dituzten oztopoak gainditzeko.
  • Ondokoarekiko eta ingurumenarekiko errespetua erakutsiz.
  • Ingurune naturalean burutzen diren kirol jardueren segurtasunarekin lotuta dauden esparru.

Herrialde bakoitzak, hemen proposatu diren lau ikasgaiei buruz duen informazioa eta proposamen propioak aurkeztu beharko ditu, gai horren inguruko lehentasun nazionalak adieraziz.

  • Elkar ulertzea,eta elkarrenganako tolerantzia garatuko dira, arrazismoaren aurkako borroka bezalaxe.
  • Oinarrizko hiztegia egingo da, ingurune fisikoan burutzen diren kiroletan euskaraz eta gazteleraz gehien erabiltzen diren hitzez osatua (eskalada, hipika, BTT).
JARRAIPENA ETA EBALUAKETA:

Proiektuan zehar: Akitaniako Jeunesse et Sport-eko Lurralde eta Departamentu Zuzendaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko ordezkariek osatuko duten Gida Batzordearen berariazko ekintzen bidez. Batzorde horrek prestakuntza bilerak egingo ditu, herrialde partehartzaileetako ordezkariekin harremanetan egongo da, hasierako lan txostenak egin, eta abar.

Bukatu ondoren (bilerak, aurkezpenak, materialak egitea, eta abar).

  • Lan jardunaldi bakoitzaren ebaluaketa egiteko galdesorta.
  • Jardunaldien azken ebaluaketa egiteko galdesorta.
  • Gidari Batzordearen ebaluaketa bilera.
  • Azken txostena egitea.
  • Proiektuko jarduerei dagozkien berariazko materialak egitea eta partehartzaileen zein interesatuta dauden kirol eragileen artean zabaltzea.

    Jarraipena
  • 2003ko topaketari begira, partehartzaileekin harreman zuzena izatea.
  • 2003ko topaketari buruz, Web orria zabaltzea.
3.- KONTAKTATU GUREKIN:

Izena:

Entitate edo erakundea:

Telefonoa:

E-mail:

Gaia:


gipuzkoa.net