Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen "Uda" kirol kanpainan parte hartu nahi duten Gipuzkoako udalek, kanpaina aurrera eramateko Aldundiak ezarritako diru laguntzak eskuratzeko aukera izango dute.
Diru laguntza horien bidez, Gipuzkoako ikasleek kirol-jolaseko ekintzak egin ditzaten bultzatu nahi da. Dena den, beste sektoreei ere begira udako ekintzak presta ditzaten eskatzen zaie udalei. Aldundiak udalen esku jarriko ditu ekintza horien berri emateko dauzkan bitarteko guztiak.
Ildo honetan, 17 urte baino gehiagokoen kirol jarduera babesteko, eta udalak honela eskatuko balu, Gizarte eta Harremanetarako Departamentuak kirola egiteak dakarren arriskua estaltzeko hitzartua duen istripu aseguruan sartuko dira.
Lankide diren udalek kanpainaren programazioa ezarritako epean presta dezaten, informazio gutun hau bidaltzen zaizue; bertan adierazten den guztia, Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko laguntzen oinarrien menpe egongo da.
Hurrengo orrian ageri den "Diru laguntza izan dezaketen kirol jardueren zerrenda"-n zehazten dira pertsona bakoitzeko diru laguntzaren zenbatekoa eta, halakorik denean, jarduera bakoitzean onartuko den gehienezko prezioa.
Udal bakoitzari emango zaion diru laguntza ezarriko da aukeratuko dituen jardueren, hartzen diren adinen eta jarduera bakoitzeko aurreikusitako lekuen kopuruaren arabera.
Diru laguntzaren zenbatekoa jarduerak egin ondoren benetan izandako okupazioaren arabera egokituko da.
Aipatutako zerrendan agertzen ez diren kirol jarduerak dagokion udalerrian kirol anitzeko eskaintza osatzeko ba dira subentzionatu ahal izango dira.
Diru laguntzak ez badu gutxieneko diru kopurua gainditzen, 150 eurotako diru laguntza emango zaio.
| Eskola umeentzako jarduerak | Leku bakoitzeko diru gehienezko laguntza |
|---|---|
| Bela | 9,00 euro |
| Eskalada | 6,00 euro |
| Piraguismoa | 6,00 euro |
| Arraunketa | 6,00 euro |
| Hipika | 6,00 euro |
| Wind-surfa | 6,00 euro |
| Espeologia | 6,00 euro |
| Arkuzko tiraketa | 3,00 euro |
| Surfa | 3,00 euro |
| Trialsina | 3,00 euro |
| Mendizaletasuna | 3,00 euro |
| Urazpiko iharduerak | 3,00 euro |
| Orientazio lasterketa | 3,00 euro |
| Mendiko bizikleta | 3,00 euro |
| Esgrima | 3,00 euro |
| Golfa | 3,00 euro |
| Hondartzako boleibola | 3,00 euro |
| Tenisa | 3,00 euro |
| Padela | 3,00 euro |
| Pilota | 3,00 euro |
| Igeriketa | 3,00 euro |
Benjamin kategoriatik gorako jarduerak subentzinatuko dira.
Jarduerak ekaina eta iraila bitartean antolatuko dira.
Jarduera horiek, orokorrean, ikastaro bezala antolatu beharko dira, eta gutxienez 10 eguneko ikastaroak, egunean ordu betekoak, izango dira, jardueraren ezaugarrien arabera.
Diru laguntza bakarrean ordainduko da, benetan izan den okupazioaren arabera doiketa egokiak egin ondoren.
Horretarako, udalek kanpainaren jardueren memoria bidali beharko dute, ondoren adierazten diren agiriak, alegia:
Memoria hartzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Memoria aurkezten ez bada, onartutako diru laguntza galdutzat emango da eta jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira.
Egingo diren jarduerak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko, kanpaina honetan parte hartzen duten udalek ikastaro edo jarduera bakoitza hasi aurretik partehartzaileen zerrendak eginda eduki beharko dituzte, bertan lekua, ordutegiak eta ikastaroetako irakasleak azalduko direlarik.
Zerrenda horietan dauden partehartzaile guztiak istripu aseguru batek eta erantzukizun zibileko aseguru batek babestuta egongo dira.
Uretako jarduerak egiteko urtegiak (Urkulu, Aixola, Barrendiola...) erabili nahi dituzten udalek, aldez aurretik baimena eskatu beharko diote Foru Aldundi honetako Garapen Eramangarrirako Departamentuari.
Eskolumeen izenematea erraztearren, Foru Aldundiak Herrialdeko ikastetxe guztiei gutun bat bidaliko die, udalerrian egingo diren jardueren eta informazioa jasotzeko edo izenemateko telefonoaren berri emanez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohizko kartelak eta esku programak argitaratzeaz arduratuko da, eta udalei emango dizkie era egokian banatzeko.
Esku programak bidaltzeko, beharrezkoa da udalek esku programen eskaera berariaz egitea 3. eranskinean. Kanpainaren publizitate orokorraz ere Aldundia arduratuko da. Horrek ez du eragozten udalek ekintza bereziak egitea kanpainaren berri norberaren herrian zabaltzeko.
Eskuprograma horietan herritarrei informazio gehien ematearren, udalek 3. Eraskina beteko dute eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidaliko Jardueren Programarekin batera. Inprimaki horretan informazioa jasotzeko eta izenak emateko helbidea eta telefonoa eta beharko diren kartel eta programa kopurua azalduko dira, bai eta udalerrian egingo diren eskolumeentzako jarduera guztiak ere, Foru Aldundi honek subentzionatuak izan ala ez.
Jarduerak antolatu eta burutzeaz eta kuotak kobratzeaz udalak arduratuko dira kasu guztietan.
Jardueren zabalkunde arloan udalek egiten dituzten ekintzetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza adieraziko da.