Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOA KIROLAK >> Kirol Zerbitzua

Arloak

UDA >> Helburuak

Aurreko urteetan bezala, Gipuzkoako udalerriek "Uda" jolas kiroletako jardueren kanpaina egin dezaten bultzatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kirol Zerbitzuaren bidez. Kanpaina honen helburua lurraldeko udalen lankidetzarekin urtesasoi berezi horretan herritarrek azaldu ohi duten kirolzaletasun nabariari erantzutea da.

Gipuzkoan gauzatzen den kanpainako jardueretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskolako kirolari dagozkionak subentzionatzen ditu irizpide hauen arabera:

Eskola Kiroleko Jarduerak izenekoak 16 urte artekoei zuzendutak daude eta urtean zehar egiten direnak errepikatu gabe, lehentasunez naturarekin harremana duten modalitateetako jolaskirolak egitea dute helburutzat, eta osatuko dute udalerrian kirol anitzeko eskaintza.

Foru Aldundiaren eskuhartzea udaletan bultzatuko diren jarduerekin eta, halaber, ezarriko diren prezioekin bat etorriko dela ulertu behar da.

Ildo honetan, 17 urte baino gehiagokoen kirol jarduera babesteko, eta udalak honela eskatuko balu, Kirol Zerbitzuak kirola egiteak dakarren arriskua estaltzeko hitzartua duen istripu aseguruan sartuko dira.

gipuzkoa.net