Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO KIROL KARTELAK

Aurkezpena

Webgune honen helburua hiritarrei Gipuzkoan argitaratu diren kirol kartelik garrantzitsuenak ezagutaraztea da.

Kartela kirolarekin oso lotura estua izan duen publizitate euskarria da eta, ondorioz, gutxi izan dira erabili ez duten kirol ekitaldiak, handiak nahiz txikiak izan.

Sarean kartel horiek ikusteko tresna bat izateak, neurri batean, Gipuzkoako kirolaren historiaren zati bat nahiz gure kulturan kirola irudikatzeko erabili diren estilo eta teknika grafikoak gogora ekartzea ahalbidetzen digu.

Erakunde, entitate eta partikularrak animatzen ditugu proiektu honekin bat egitera, gure kirol kulturaren adierazpen txiki horiek ez daitezen argitaratzaileen eskuetan bakarrik geratu eta, sarearen bitartez, hiritar orok horiek ezagutzeko aukera izan dezan.

Bestalde, proiektuan parte hartu dutenei eskerrak eman behar dizkiegu dokumentu grafiko horiek ikusi ditzaketen gipuzkoar guztien izenean.

Kartel batzuen argazkia
gipuzkoa.net