Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO KIROL KARTELAK

Kartelen erreprodukzioa: lege oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak web honetako kartelen eskubideen titularren baimena du kartel horiek argitaratu, erreproduzitu eta jendaurrean zabaltzeko. Nolanahi ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ustiatzeko eskubidea duen karteletan izan ezik, kartela web honetan jartzeko eskubidea baino ez du. Beraz, web honetan ageri diren obren (kartelen) egileek edo ustiaketa eskubideen titularrek beren eskubide guztiei eusten diete.

Web honetan ageri diren obrak (kartelak) bistaratu bakarrik egin daitezke, erabat debekatuta dago, kartelen egileen edo ustiatzeko eskubideen titularren baimenik gabe, kartelak osorik edo zati bat, zuzenean edo zeharka, erreproduzitu, banatu, eraldatu eta aurkeztea, edozein dela ere bitartekoa eta edozein xedea, nahiz eta kartelaren egilea zein den aipatu.

gipuzkoa.net