marko honek, arkatzaren irudia du
marko honek, koadernoaren eskuin aldeko irudia du
Lege Oharra
http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola izeneko web-aren eta bertan agertzen diren
elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak
dauzka.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak bere buruari aitortzen dio, edozein
unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio
zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak ez du bermatzen, alde batetik,
akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste
aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak
diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez
gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen
ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen
ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak
ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu
behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan
izan ezik.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak ez du bere gain hartzen web-ean
aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik
sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako
Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan
sorturiko kalte eta galerek, aipatutako Kirol Zerbitzuari legez dagozkion egintzak
erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren
erantzukizunetara.