marko honek, arkatzaren irudia du
marko honek, koadernoaren eskuin aldeko irudia du
Helburuak

Web gune txiki honetan, eskola kirolari buruzko kontsultak egin, informazioa jaso eta zerbitzuez baliatzeko bitartekoak aurkituko dituzue eskola kirolean zabiltzaten koordinatzaile nahiz teknikariek, ikasleek, hezkuntza fisikoko irakasleek eta gurasoek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskola kirolaren arloan eskaintzen dituen zerbitzu guztiak orrialde bakar batean jarri ditugu. Izan ere, gure asmo nagusia izan da laguntzea ikastetxeetan, udal zerbitzuetan, federazioetan, klubetan nahiz kirol zerbitzuetako enpresetan eskola kirola lantzen duzuen guztiei.
Hala, uste dugu tresna honen bidez errazago egingo dituzuela eskola kirola antolatu eta administratzeko urtero egin ohi diren kudeaketa lanak. Balioko dizue, besteak beste, ikasleen izen-emateak egiteko, ikasturteko programaren berri izateko eta zenbait informazio jasotzeko, adibidez, hasteko jarduerei buruz, arlo honetako urteko laguntzei eta subentzioei buruz eta Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluaren jarduerari buruz.
Horrez gain, argitalpenenei buruzko informazioa aurkituko duzue, eta baita web loturak eta zenbait albiste ere.