Gipuzkoako Foru Aldundia da
GIPUZKOAKO ESKOLA KIROLEKO JARDUEREN URTEKO EGITARAUA egin, onartu eta burutuko duena.
Egitaraua sei eta hamasei urte bitarteko eskolaumeei zuzenduta
dago eta lau jarduera mota aurki daitezke bertan:
Kiroletan hasteko jarduerak, parte hartzeko lehiaketak, teknifikaziokoak eta errendimenduzko lehiaketan hasteko jarduerak.
Kiroletan hasteko jarduerei eta parte hartzeko lehiaketei dagokienez,
benjamin, alebin eta infantil kategorietako parte hartzea ikastetxeen
bitartez bideratzen da, nahi duten eskolume guztiek parte hartuz.
Saskibaloi, eskubaloi eta futboleko parte
hartzeko lehiaketetan, infantil kategoriatik aurrera, ikastetxe
nahiz kirol kluben bitartez bideratuko da.
Beste bi kasuetan, errendimenduzko kiroletan aritzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituzten eskolumeek bakarrik har dezakete parte, federazio eta elkarteen bitartez betiere.