Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOAKO KIROL KONTSEILUA >> Consejo Guipuzcoano del Deporte

gipuzkoa kirolak

Zertarako sortu da?

Gipuzkoako Kirol Kontseilua Gipuzkoako Foru Aldundiaren goi mailako erakunde bat da eta Gipuzkoako Herrialde Historikoan kirol mailan eragina duten gaietan aholkularitza emateko kontsutak eta jarripena egiteko eta eztabaidarako sortu da.

Kirol alorrean eskuduntza duen Foru Aldundiaren Departamentuari atxikita dago, horren egitura hierarkikoan sartuko ez bada ere.

  • Kirol politika orokorreko araubideak proposatzea Gipuzkoako Herrialde Historikorako, eta aginde publikoetako kirol politikoen lankidetza, koordinazioa eta egituraketa ziurtutako duten neurriak proposatzea.
  • Administrazio publikoetako organo desberdinetara iradokizunak eta jarduketa-proposamenak bideratzea Gipuzkoako Herrialde Historikoan kirol arloan eragina duten gaietan.
  • Kirolarekin zerikusia duten izaera orokorreko xedapenen proiektuei buruzko irizpenak ematea.
  • Gipuzkoako kirol federazioen administrazio izaerako zeregin publikoetan jarduteko gaikuntza bereziei buruzko irizpenak ematea.
  • Gipuzkoan kirol federazio berriak eratzeko irizpide eta baldintzei buruzko irizpenak ematea.
  • Gipuzkoan kirol federazioen onarpena baliogabetzeko prozedurei buruzko irizpenak ematea.
  • Pertsona batek kirolean etorkizun oparoa izan dezakeela jakin ahal izateko irizpide eta baldintzei buruzko irizpideak ematea.
  • Kirol alorreko administrazio publikoek eskatuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko kirol politikarekin zerikusirik duen beste edozein gain buruzko irizpenak ematea.
  • Kontseiluaren jarduera, Gipuzkoako Herrialde Historikoan kirolak bizi duen egoera eta alor horretan egin beharreko gomendioak jasoko dituen urteko memoria onestea.
  • Beste xedapen batzuen arabera organo horrek bere gain nahitaez hartu beharreko gainerako zereginak.
gipuzkoa.net