Zergatik sortu da?
Kirolaren antolakuntza instituzionala Administrazio publikoen deszentralizazio,
koordinazio eta eraginkortasunaren printzipioetan oinarritzen da, administrazio
horien eskumenak gauzatzeko orduan, eta horretarako federazioen, kluben eta beste
hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntza eta parte-hartzea izango dute.
Egoera hori kontuan izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako kirolaren
hainbat sektore publiko eta pribatuko ordezkarien parte hartzea eta topaketa
bultzatzeko erakundea eratzea erabaki du. Era horretan gure kirolaren ikuspegi
eta jarrera desberdinak lantzeko aukera bermatuko da.