Hemen zaude: Aurkibidea | Kirol Sustapen eta Promozioaren Alorra
Kirol Sustapenaren eta Promozioaren Alorra
I. Erakundeek Kirola Sustatzea
- 2005eko abenduaren 23an “Gipuzkoako Kirolaren Omenaldia” egin da Kursaal Jauregian egindako ekitaldi batean. Ekitaldian 900 bat lagunek parte hartu dute , eta “Gipuzkoa Kirolak” saria eman zaie 9 pertsona ospetsu eta erakunderi, ehun urte beteak dituen klub bati eta etorkizuneko 67 kirolariri. Omenaldia ez ezik, 2 harrera egin zaizkie Estatuan zein nazioartean merezimenduak egin dituzten kirolariei, bata, martxoan eta bestea, irailean. Gainera, 2004ko hauteskundeen ondoren federazioetako lehendakari izatez jarraitzen ez duten lehendakari ohiei, omenaldia egin zaie maiatzean.
· Nazio Batuen Erakundeak 2005a Nazioarteko Soin Hezkuntzaren eta Kirolaren urtetzat jo du. Gai horren inguruan Cuencan eta Parisen izandako kongresuetan parte hartu du Kirol Zerbitzuak.
Kirolaren bidezko Hezkuntzaren Europako 2005 Urtearen web gunea
- ·Eurosareak jarduera hauek burutu ditu prestakuntza eta kirol esparruetan:
- “Kirol turismoaren Mugaz gaindiko dimentsioa”-ri buruzko ikastaroa. (Isla Cristina-Huelva)
- Eurohiria: Europako errugby kopako Biarritz Olympique-Munster (Irlanda) partida Donostian (Anoeta) antolatzeko laguntza eskaini da.
- IV Eurokirola, natur inguruneko abentura kirolen gaineko kirol topaketa (Alt Empordá-Girona).
- Atlantiar Pirineotako Kontseilu Orokorraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean sinatutako laguntza hitzarmenean aurreikusi bezala, Kiroletako Batzarra eratu da.
- · Pizgarri fiskalen erregimenaren inguruan ondorengo arauak ditugu:
- -Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Araua, Irabazirik gabeko Entitateen Zerga Erregimen eta Mezenasgoaren Zerga Onurari buruzkoa (GAO. 2004-04-19).
- -50/2005 FORU DEKRETUA abuztuaren 2koa (GAO.2005-08-11), interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2005. urterako ezartzen dituena.
· Lehentasunezko jardueren atalean, 2005. urtean babestutako jarduerak 62 izan dira eta babeserako emandako ekarpenean kopuru osoa 12.315.320 eurokoa izan da.
· “Aukera berdintasunaren aldeko urteko Plana”: hitzarmenak eta akordioak sinatu dira zenbait komunikabiderekin; emakumezkoen kirola hobeto balioesteko hitzaldi bat NARO foroan; emakumezkoen hainbat kirolen egituratze prozesuak (futbola, saskibaloia, eskubaloia eta arraunketa) eta emakumezkoen artean euskal pilotaren sustatzea. Bestetik, mezenazgoaren lehentasunezko ekintzetan emakumezkoen kirola bultzatzen duten ekintzak barneratu dira. Eta azkenik, diru laguntzen inguruan, errendimenduko kirolean emakumearen kirol praktika sustatzeko lerro berri bat ezarri da (3 laguntza/ 24.000€) eta irizpideetan emakumearen partaidetza kirolean sustatzeko ekintza positiboak jaso dira.
· Itxaso Proiektua (Kirol jarduera sustatzea hamahiru eta hemezortzi urte bitarteko gazteen artean). 2004-2005 ikasturtean 34 ikastetxeek parte hartu dute. 35 kirol jarduereko eskaintza egin da. Partaidetzari dagokionez, eskola ordutegian 1.551 partaide izan dira, batik bat, esgriman, aerobikean, errugbian eta boleibolean. Eskola ordutegitik kanpo, aldiz, 220 partaide izan dira, gehienbat tenisean, aerobikean, atletismoan, mendizaletasunean eta mendiko bizikletan.
· 2005eko abenduaren 23an “Gipuzkoako Kirolaren Omenaldia” egin da Kursaal Jauregian egindako ekitaldi batean. Ekitaldian 900 bat lagunek parte hartu dute , eta “Gipuzkoa Kirolak” saria eman zaie 9 pertsona ospetsu eta erakunderi, ehun urte beteak dituen klub bati eta etorkizuneko 67 kirolariri. Omenaldia ez ezik, 2 harrera egin zaizkie Estatuan zein nazioartean merezimenduak egin dituzten kirolariei, bata, martxoan eta bestea, irailean. Gainera, 2004ko hauteskundeen ondoren federazioetako lehendakari izatez jarraitzen ez duten lehendakari ohiei, omenaldia egin zaie maiatzean.
. 2005eko ekainaren 5ean “Kirola kalera ateratzeko eguna”-ren lehen edizioa antolatu zuten Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, Turin (Italia) eta Bartzelonarekin bat eginik.
