logotipo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Eu | Es

Hemen zaude: Aurkibidea | Kirol Sustapenaren eta Promozioaren Alorra

Kirol Sustapenaren eta Promozioaren Alorra

<< Aurrekoa | 1 | 2 | 3 | 4 | 5

V. Kirol Federatua

· Gipuzkoako federazioei eta kirol klubei laguntzeko politikarekin jarraitu dugu, ohiko laguntzen bitartez: Federazioen ohiko jarduerarako (50 laguntza/789.000€), kluben ohiko jarduerarako (75 laguntza/266.500€) eta ezohiko ekitaldiak antolatzeko (85 laguntza/238.072€) .

Ohiko jarduerarako ekarpenak:
48 laguntza federazioei 789.000
75 klub 266.500 €

Ezohiko ekitaldiak antolatzeko ekarpenak:
85 ekitaldi 238.072 €

-Bestetik, ondorengo diru laguntzak eman dira: Gipuzkoako kirol selekzioetarako (14 laguntza/30.728€), etorkizuneko kirolarientzat (28 laguntza/65.794€), kirol titulazio ofizialak lortzeko (10 laguntza/6.837€), ezohiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko joan-etorrietarako (211 laguntza/102.726€), kirol eta informatikako materiala erosteko (34 laguntza/237.879€; 60 laguntza/69.358€) eta ezintasunak dituzten pertsonak integratzeko (12 laguntza/27.600€) eta berrantolakuntza prozesuetarako (11 laguntza/103.000€).

Beste diru-laguntzak:
Gipuzkoar selekzioak (14) 30.728 €
Etorkizuneko kirolariak (28) 65.794 €
Kirol titulazio ofizialak lortzeko (10) 6.837 €
Ezohiko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko joan-etorrietarako (211) 102.726 €
Kirol materialaren erosketa (34) 237.879 €
Informatikako materiala erosteko (60) 69.358 €
Ezintasunak dituzten pertsonak integratzeko (12) 27.600 €
Berrantolakuntza prozesuetarako (11) 103.100 €

· EKOZ deituriko etorkizuneko kirolarientzako orientazio zerbitzua ere eskaini da. 2004-2005 ikasturterako izendatutako 1go urteko kirolari kopurua 69koa izan da eta kopuru osoa, berriz, 152koa.

· Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartearen plan estrategikoari laguntza eman diogu, hitzarmen baten bitartez. Hitzarmenaren azken helburua Gipuzkoako federazioak modernizatzea da.

· Lurraldeko lehiaketa egiturak sortzea sustatu dugu, Gipuzkoako Igeriketa Federakuntzarekin sinatutako hitzarmen baten bidez (Bardulia Proiektua), eta Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoarekin sinatutako beste hitzarmen baten bidez.

· Ezgaitasuna duten pertsonek kirol jarduera egitea sustatu dugu, Gipuzkoako Minusbaliotuen Kirolen Federazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

<< Aurrekoa | 1 | 2 | 3 | 4 | 5

Web gune honek W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzaen ditu: XHTML - CSS