logotipo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Eu | Es

Hemen zaude: Aurkibidea | Zerbitzuaren kudeaketa orokorra

Zerbitzuaren kudeaketa orokorra

1 | 2 | 3 | Hurrengoa >>

2005. urteko Kudeaketa Plana

· 2005. urteko Kudeaketa Plana izenekoa burutu da, 2004-2007 Ekintza Planean oinarrituta. Urteko kudeaketa planak 20 funtsezko helburu korporatibo biltzen ditu, hainbat helburu estrategikotan zehazturik daudenak ( 63 helburu estrategiko); era berean, helburu estrategikoak estrategietan banatuta daude ( 113 estrategia), ondoren ekintzetan (270 ekintza) eta, azkenik, ekintza horiek egitekoetan banatuta. 2005. urteko kudeaketa plana noraino bete den azaltzeari dagokionez, oso maila altukoa izan dela esan behar dugu, % 80 ingurukoa, hain zuzen ere.

Hasierako eta behin betiko aurrekontua

· Onartutako hasierako aurrekontua 7.235.450 eurokoa izan zen, eta behin betiko aurrekontua 7.622.117 eurokoa

Hasierako eta behin betiko aurrekontua
Programa Hasierako aurrekontua Behin betiko aurrekontua
10- Kirolaren sustapena 7.235.450,00 7.622.117,00
Guztira: Kirol Zerbitzua 7.235.450,00 7.622.117,00
Hasierako eta behin betiko aurrekontua
Kapitulua Hasierako aurrekontua Behin betiko aurrekontua
II- Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa 913.000,00 988.000,00
IV- Transferentzia arruntak 5.441.800,00 5.485.826,00
VI- Inbertsio errealak 468.650,00 550.291,00
VII- Kapitalaren transferentziak 412.000,00 598.000,00
Guztira 7.235.450,00 7.622.117,00
Kirolak.net logotipoa

· Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: DOB aplikazioa eta Kirolak.net kudeatzeko eta mantentzeko kontratuarekin jarraitu. Gipuzkoako kirolaren web gunea

· Teknologia berrien alorreko proiektuak:
8 informazio eta komunikazio gune gehiago instalatu dira kiroldegietan.
Hainbat web gune sortu dira: Eskola Kiroleko araudietako barneko sarea, Gipuzkoako Kirol Kontseiluko Batzarrek sarean lan egiteko kanpoko sarea eta Kirolarteko webean “Kirolgune” deituriko atal berria.
Esku Pilotako entrenamenduen diseinuaren birtualizazioa.
Kirolak.net webaren bitartez kirol emaitzak kudeatzeko aplikazio informatiko berriak amaitu dira. Hainbat federazioen administrazio kudeaketarako aplikazio informatiko berriak ere ezarri dira.
Irisgarritasunaren arloan, hainbat web orrialderen egokitzapena egungo araudietara.

· Komunikazio Plana: Zabalkuntza komunikabideen bitartez eta kirol emanaldien bitartez bideratu da nagusiki. Aipatu behar da, berrikuntza gisa, komunikazio arloaren barruan zerbitzu berri bat ezarri dela 2005. Urtean: Kirol Zerbitzuaren publizitatea daramaten karpak kirol ekitaldietan erabiltzeko doako mailegua, hain zuzen ere.

1 | 2 | 3 | Hurrengoa >>

Web gune honek W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzaen ditu: XHTML - CSS