Hemen zaude: Aurkibidea | Zerbitzuaren kudeaketa orokorra
Zerbitzuaren kudeaketa orokorra
· Kirol Etxea eraikina Kirol Management enpresaren bidez kudeatu da. Kirol Etxea baliatu duten pertsonak, kopuru orokorretan adierazita (Kirol Zerbitzua, Kirolgi Fundazioa, Gipuzkoako klubak, euskal federazioak eta federazio gipuzkoarrak, erakunde publikoak, eta abar), 40.823koa izan da aretoen erabilerari dagokionez, eta 49.400 inguru, kirol prestakuntzarekin lotutako hainbat alderdiri dagokionez. Bestalde, Gipuzkoako kirol federazioei jarraian adierazten diren zerbitzuak ematen jarraitu da: informatikan aholkularitza ematea eta mantentze lanak, kontabilitatean aholkularitza eta euskarara itzultzea.
· Horrez gain, Hydra Hielo S.L. enpresak burutu du Txuri-Urdin Izotz Jauregiaren kudeaketa. Erabiltzaileak, guztira, 61.968 izan dira.
Kirol Etxea baliatu duten pertsonak:
40.823 pertsonei arreta eman aretoen erabileran
49.400 pertsonei arreta eman (kirol informazioa)
· Horrez gain, Hydra Hielo S.L. enpresak burutu du Txuri-Urdin Izotz Jauregiaren kudeaketa. Erabiltzaileak, guztira, 61.968 izan dira. Txuri-Urdin Izotz Jauregiaren web gunea
· Kirol Zerbitzutik kirolarekin lotutako erakundeei doaneko aholkularitza zerbitzua eskaintzen jarraitu da.
· 2005. urtean kalitatearen alorrean ondorengo ekintzak burutu dira: Kirol Etxeko zerbitzu karta prestatu, bezero edota erabiltzaileen gogobetetzea neurtzeko sistema ezarri, departamentuko zerbitzuen katalogoa eguneratu eta herritarrentzako arreta zerbitzua hobetu. Zerbitzu karta
· 2005eko laguntza ekonomikoak emateko Dekretuan 19 diru-laguntza lerro jaso dira, eta baimendutako gastua 3.397.000 eurokoa izan da. (2005eko otsailaren 22ko 8/2005 Foru Dekretua)
Kirolartek sei alorretan jarduerak eta prestakuntza ikastaroak antolatzen jarraitu du, eta baita kirol informazioaren eta dokumentazioaren zerbitzua eskaintzen ere. Prestakuntza ikastaro eta saio teknikoetan parte hartu dutenen pertsona kopurua 981ekoa izan da. Bestalde, “Kirol Zerbitzuak eskaintzen dituzten Erakundeetan Kalitate Sistemak ezartzea” proiektuari dagokionez, hamaika erakunde hasi dira 1. mailan eta hamahiru 2. mailan. Azpimarratu behar da S.D. Eibarrek 2005eko ekainaren 27an ISO 9001-2000 ziurtagiria lortu zuela, Europako futbol kluben artean lehena izatea lortuz kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzen.

