logotipo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Eu | Es

Hemen zaude: Aurkibidea | Zerbitzuaren kudeaketa orokorra

Zerbitzuaren kudeaketa orokorra

<< Aurrekoa | 1 | 2 | 3

· Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritzarekin lankidetzan, Kirol Zerbitzuaren 2004-2007 Euskara Planarekin jarraitu da. 2005eko Ekintza Plana burutu da eta hainbat atalez osatuta egon da: kanpoko eta barneko harremanak, itzulpen irizpideak, kirol eragileen prestakuntza, hizkuntza paisaia, ekitaldi publikoak etab. Barneko plan horrez gain, hainbat kirol alorretan hizkuntza normalizatzeko beste plan batzuetan parte hartzen dugu (“Euskara Biziberritzeko Plana” eta “Udalerri mailako lan-mahaia”).

Gipuzkoako kirol kontseiluaren logotipoa, igeriketa, saskibaloi eta teniseko irudiak alboan dituelarik.

· 2005. urtearen hasieran Gipuzkoako Kirol Kontseiluko Batzarreko kideen izendapena burutu zen. (Urtarrilaren 13ko foru arauaren bitartez). Funtzionamenduari dagokionez, bai Batzarra bai Batzorde Iraunkorra bitan bildu dira. Gainera, Herri eta Eskualdeetako Kirolaren Batzorde Berezia eratu zen 2005eko irailaren 27ko bileran.

· Beste alde batetik, Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluak ohi bezala funtzionatzen jarraitu du eta hirutan bildu da programa abian jartzean zein bere segimendua egitean sortutako arazoak aztertzeko.

· Eusko Jaurlaritzak 2003-2007 aldirako Kirolaren Euskal Plana egiteak berekin ekarri du Eskola Kirolaren Aurreproiektua lantzea, eta aurreikusita dago gaur egun indarrean dagoenaren ordez ematea.

· Halaber, Kirol Zerbitzuak parte hartu zuen, 2005. urtean, Eusko Jaurlaritzak egindako Arraunketaren 2003-2007 Plan Estrategikoa delakoaren segimendua egiteko Batzorde Sektorialean. Baita Euskal pilotaren eta Herri kirolaken plan estrategikoen prestakuntzan eta segimendua egiteko batzorde sektorialetan ere.

Kirolgi Fundazioaren logotipoa

· Kirolgi Fundazioarekin lankidetzan jarraitu dugu, jarduketa ildo bakoitzean zehaztutako helburuak lortzearren. Kirolgi Fundazioaren web gunea

<< Aurrekoa | 1 | 2 | 3

Web gune honek W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzaen ditu: XHTML - CSS