logotipo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Eu | Es

Hemen zaude: Aurkibidea | Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna


· Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak bere web orriaren erabilerraztasunarekiko konpromiso tinkoa hartu du, eta bere edukiak ahalik eta erabiltzaile-kopuru handienera iristea nahi du, erabiltzaile horien ezinduak diren kontuan hartu gabe. Horretarako, W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu, eta WCAG 1.0 Irisgarritasun Arauak betetzen ditu.

Erabilerraztasuna hobetzeko hartu diren neurri nagusien artean, honako hauek daude:

· Irudiak. Testu moduko ordezko bertsioak sartu dira.

· Testuaren tamaina. Erabili diren letra motek neurri erlatiboak dituzte, horrela, erabiltzaileak horien tamaina kontrola dezake erabiltzen ari den nabigatzailetik.

· Diseinua, nabigazioa eta interaktibitatea. Nabigazio koherentea lortu nahi izan da web gune osoan, orri guztietan egiturazko eskema berdinei jarraituz. Horrez gain, orrien edukiak eskuratzeko zuzeneko loturak sartu dira eta gunearekin interakzio lortzeko ez da Javascript delakoa erabili. Era berean, informazioa eta bere aurkezpen grafikoa banatu egin dira, nahi duten erabiltzaileek edukietatik abiadura handiagoarekin nabiga dezaten, estilo orrien behera kargatzeko aukera beraien nabigatzailean desgaituz.

Web gune honek W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzaen ditu: XHTML - CSS