logotipo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Eu | Es

Hemen zaude: Aurkibidea | Kirol Plangintzaren eta Antolamenduaren Alorra

Kirol Plangintzaren eta Antolamenduaren Alorra

1 | 2 | Hurrengoa >>

Berrantolaketa

Neska gazte baten irudia saski baloira jolasten

· Emakumezkoen futbolaren egituratze prozesuarekin jarraitu da, honela, kategorien antolakuntza onartu da.

· Emakumezkoen saskibaloia egituratzeko prozesuari dagokionez, kategorien antolakuntza onartzeaz gain, batzorde tekniko bat sortu da talentuak formatzeko ibilbidea aztertzeko helburuarekin.

· Emakumezkoen eskubaloia berriz antolatzeko prozesuarekin jarraitu da eta, gizonezkoen eskubaloia antolatzeko prozesuari hasiera eman zaio.

· Arraunketa berriz antolatzeko prozesuarekin jarraitu da , hastapena egiteko planteamenduak zehaztuz batetik, eta plan estrategikoak eginez bestetik. Gipuzkoako Arraunketa Federazioaren plan estrategikoa egiteaz gain, kluben alorrean beste hainbat plan estrategiko ere burutu dituzte ondorengo klubek: Ur kirolak, Koxtape, Aita Mari eta Zarauzko arraun elkartea.

· Bestalde, 2005. urtean egituratze prozesu berriei hasiera eman zaie, atletismoan, errugbian eta igeriketan.

Neska batzuen irudia futbolera jolasten

· Kirol ekipamenduen plana eta kirol arretarako unitateen lurraldeko egitasmoa diseinatzeari ekin zaio.

· Bestalde, kluben ohiko kudeaketa-egitura komunen alorrean, hainbat aurrera pausu eman dira Ordizian eta Eibarren.

1 | 2 | Hurrengoa >>

Web gune honek W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzaen ditu: XHTML - CSS