logotipo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Eu | Es

Hemen zaude: Aurkibidea | Kirol Plangintzaren eta Antolamenduaren Alorra

Kirol Plangintzaren eta Antolamenduaren Alorra

<< Aurrekoa | 1 | 2
· Honako proiektu estrategikoak burutu dira:
GKP: 12-18 urte bitarteko Gazteentzako Kirol Plana. Kirol eragile ezberdinen artean eztabaidatu da. Gipuzkoako udalei, lurralde federazioei eta Eskola Kiroleko Lurralde Kontseiluari aurkeztu zaie aipaturiko plana.
Boluntariotza Plana. Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak (AFEDEGI) eta Kirol Zerbitzuak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez, “Kirolarekin” egitasmoa bultzatzen jarraitu da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako boluntariotzako erroldan inskribatu zen 2005. urtean. Aipatu behar da, AFEDEGIk hainbat kirol ekitalditarako boluntarioak ipini dituela. Bestetik, Debagoieneko Mankomunitatearekin ere lankidetza hitzarmena sinatu da. Beteranoen Atletismoko Munduko Txapelketaren antolakuntzan ere boluntarioen bilketa egiteko laguntza eskaini da; honela, ohiko izen-ematearen bidez, 430 boluntario lortu ziren eta zahar-etxeen bidez 800. Gainera, boluntarioak konpentsatzeko helburuarekin, hainbat abantaila izan ditzaten (unibertsitate kredituak etab), akordioak sinatu dira.

· I+G+B alorreko (Ikerketa + Garapena + Berrikuntza) 14 proiekturi diru-laguntza eman zaie, emandakoa, guztira, 229.364 euro izan direlarik. Horietako 11 proiekturi, dekretuko 18. eranskinaren bidez eman zaie diru-laguntza.

Sportis sarearen logotipoa

· 2005eko azaroaren 25ean SPORTIS TAILERRA burutu zen Donostian, GAIAk (Euskadiko Telekomunikazioen Klusterra) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Kirol arloko giza eta teknologia joerei buruzko 4 gai jorratu ziren. 2006an antolatuko den II. Nazioarteko Kongresurako oinarri bezala balioko duen tailerra izango da.

Kirolbegi Behatokiaren logotipoa

· Gipuzkoako kirol-sistema modu iraunkorrean neurtu eta aztertzeko helburuarekin, EHUrekin lankidetza-hitzarmena sinatu da. Helburu hori lortzearren, Kirolbegi Behatokia deituriko egitura garatzen eta antolatzen jarraitu da. Kirolbegi Behatokiaren web gunea

<< Aurrekoa | 1 | 2

Web gune honek W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzaen ditu: XHTML - CSS