Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOA KIROLAK >> Kirol Zerbitzua

Kiroletako Zuzendaritza

Funtzioak

2008ko maiatzaren 20ko 32/08 FORU DEKRETUA, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuaren eta lehen diputatu nagusiordearen mendeko Gipuzkoako Bulego Estrategikoaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa.

Dokumentua eskuratu

103. zenbakia. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 2008-05-30.


6. artikulua. Kirol Zuzendaritza Nagusia.

  • Kirol Zuzendaritza Nagusiaren menpe egongo da Kirol Zerbitzua.
  • Foru dekretu honetako 3.2 artikuluan jasotako ahalmen eta eskumenez gain, Kiroletako zuzendari nagusiak, deskontzentrazio erregimenean, ondoko eskumen hauek ere izango ditu:


    a. Eskola kiroleko urteko programetan sartzen ez diren eskoletako kirol jarduerak antolatzeko, benjamin, alebin eta infantilen mailetan federazioen lizentziak emateko eta teknifikazio unitateak martxan jartzeko baimenak eman edo ukatzea, bidezko prozedura erregulatzen duen araudiari jarraituz.

    b. Kirol gaietako zehapen ahalmena erabiltzea 1998ko ekainaren 11ko 14/98 Legeak, Euskal Herriko Kirolarenak, ezarritakoaren arabera, lege hauste arinak direnean.

    c. Kirol federazioen erregelamenduak eta horien aldaketak onartzea.

    Atal honetan aipatu eskumenak erabilita emandako ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio bideari eta horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke departamentuko foru diputatuari.
  • Halaber, Kiroletako zuzendari nagusiaren eginkizunak eta eskumenak izango dira Diputatuen Kontseiluak erabakitako erakundetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izateagatik dagozkionak.

7. artikulua. Kirol Zerbitzua.

Zerbitzuburuaren erantzukizunpean, Kirol Zerbitzuari ondoko eginkizun hauek dagozkio:


  • Gipuzkoako kirol sistemari eskaria asetzeko kirol ekipamendu egokiak ematea.
  • Gizarte gipuzkoarrean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea bizi kalitatearen eta osasuna mantendu eta hobetzeko oinarrizko faktore gisa.
  • Kirola garatzea identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa: Goi mailako kirola eta kirol ikuskizunak.
  • Gipuzkoako kirol sistemaren egituraketa eta sistema horretan bildutako kirol eragile guztien lankidetza eta koordinazioa sustatzea.
  • Gipuzkoako kirol sistemaren eta lurralde mugakideen, Eusko Jaurlaritzaren, beste autonomi erkidegoen eta erakunde publiko eta pribatuen arteko harremanak sustatzea, mugaz gaindi lankidetzan jarduteaz gain.
  • Gipuzkoako kirol elkarteei etorkizunera begira laguntzea.
  • Gipuzkoako kirol federazioei laguntza eman eta haien modernizazioa bultzatzea.
  • Kirol politikak biztanleriaren beharren arabera segmentatzea.
  • Kirolean aukera berdintasuna sustatzea: Gipuzkoako neska, gazte eta emakumeek kirola egitea.
  • Sektore ekonomiko pribatua jarduera fisikoaren eta kirolaren sustapenean lankidetzan jardun dadin eta parte hartu dezan sustatzea.
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren inguruko prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza babestea.
  • Eskolako kide guztiak kirola egiten has daitezen laguntzea, bereizketarik gabe, derrigorrezko eskolatze aldian, kirola egiteko ohitura biztanleria gipuzkoar guztian heda dadin.
  • Gipuzkoako errendimenduko kirol jarduera egituratzen laguntzea, goi mailarako gaitasuna duten gipuzkoar kirolariek beren ahalbide guztiak garatu ahal izan ditzaten.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan bertako kirolak sustatzea.
  • Gipuzkoako kirol sisteman euskararen erabilera handitzea.
  • Gipuzkoako kirol sisteman IKTen erabilera finkatzea.
  • Gipuzkoako gizartean kirolaren balioak eta onurak sustatu eta hedatzea.
  • Kirolean boluntariotza sustatzea.
gipuzkoa.net