Gipuzkoako Foru Aldundia

GIPUZKOA KIROLAK >> Kirol Zerbitzua

Zerbitzuak

Aholku zerbitzua >> Aurkezpena

Euskal Herriko Kirolari buruzko 14/1998 Legeak 5. artikuluan dioenaren arabera, Gipuzkoako foru organoei dagokie herrialdeko kirol klub, federazio eta erakundeei aholku teknikoak eta laguntza ematea.

Eskumen horretaz baliatuz, Kirol Zerbitzuak aholku zerbitzu bat dauka, beren funtzio eta lege obligazioei buruz aholkuak jaso nahi dituzten kirol klub, federazio eta erakundeen xedera dagoena.

Aholku zerbitzuaren hezurdura talde profesional bat da, talde bereziki prestatua egindako galderei berehala eta taxuz erantzuteko. Eta, Kirol Zerbitzuaren nahia zerbitzu ahalik eta erosoena eskaintzea denez, informazioko teknologia berriek dituzten abantailez baliatu gara eta edozein tokitik eta edozein ordutan kontsultak egiteko moduko sistema prestatu dugu.

Informazioko tresna hau erabilgarria izan dadila da gure itxaropena. Izan ere, Gipuzkoako kirolaren zerbitzura gaude eta, horrexegatik beragatik, Zuzendaritza Nagusikoak zuen esanetara izango gaituzue beti.

GAIAK

Kirol Zerbitzuak prestatutako programaren bidez kontsultak eginez gero, Gipuzkoako kirol klub, federazio eta erakundeen funtzio eta lege obligazioei buruzko erantzunak jasoko dituzu, esaterako, zerga, kontabilitate, hauteskunde eta antzeko gorabeherei buruzkoak.

Aholku programa honi zentzu praktikoa eman nahi izan zaio eta, beraz, ez da prestatu ez gorabehera historiko eta estatistikoei buruzko kontsultak egiteko, ez epaile eta auzitegien esku jarritako gaietan Gipuzkoako kirol erakundeei laguntzeko.

BALDINTZAK

Aholku zerbitzu honek abiapuntuko aholkularitza eskaintzen du. Ez da, beraz, dokumenturik landuko, ez eta auzietan eta gatazka jakinetan esku hartuko. Ez da, azkenik, informazioa eskatzen dutenen dokumentaziorik aztertuko.

Aholku programa honetaz, bakarrik Gipuzkoako kirol klub, federazio eta erakundeak balia daitezke. Dena den, erakunde horietakoa ez izan arren kontsultaren bat egin nahiko bazenu, gurekin harremanetan jar zintezke 943 11 24 97 telefono zenbakira deituta.

Eskatzaileak berak adierazitako bitartekoak erabiliz emango da erantzuna, eskatzaileak emandako datuak egiaztatu eta kontsulta aztertu ondoren. Egoera berezietan izan ezik, erantzuteko epea hiru lanegunekoa izango da gehienez ere.

Ohiko Galderak ikusi

Eskaera bat egin

gipuzkoa.net