Benjamin etapan ezarritako ildoari jarraituz, pasearen bidez aurrera egiteak garrantzi handia izan dezan saiatu behar dugu. Aro honetan are garrantzitsuagoa izan behar du gainera; izan ere, adin honetako neska-mutilak gai dira baloia indartsuago jotzeko eta baloia luzeago bidaltzeko; horretaz gain, jokoaren taktika askoz hobeto ulertzen dute adin honetan.
Horren harira, gure pedagogi-asmo nagusia zera izango da: ikasle bakoitzak, egokitzen zaion aukeraren arabera, biderik onena hauta dezala baloia aurkarien atera eramateko.