Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Alebinak >> Umeen ezaugarriak

Alebin adineko neska-mutilen ezaugarriak laburbildu ditugu ondoko koadroan:

10-12 urteko neska-mutilen ezagarriak:
Ezaugarri psikopedagogikoak:

Kontzeptuak espazioan eta denboran uztartzeko gaitasuna.

Bere gaitasuna azaltzeko aukera ematen dioten erronkak interesatzen zaizkio.

Umeen mundutik eta harekin lotura izan lezaketen gauzetatik urruntzeko joera.

Taldea eta berak taldearekiko duen irudia biziki balioesten ditu.

Autonomia nabaria edozein eratako zereginak gauzatzean (ez dira pertsona helduaren bila ibiltzen).

Bere aukeren eta motibazioaren gaineko kontzientzia du, eta pertzepzio horien araberakoak izaten dira bere jokabideak.

Abstrakzioetan oinarritutako pentsamendu formal bat sortzeko gai da.

Ezaugarri fisikomotrizak: Hazkunde orekatua luzeran eta zabaleran.

Pisua eta indarra ondo orekatuta.

Muskulu malgutasun txikia aurreko etaparen aldean (nahiz eta maila ona duen oraindik).

Esfortzuak mantentzeko gaitasuna autorregulazio maila onarekin (batez ere 2. urtean).

Jolasek edo jokoek planteatzen dituzten arazoen aurrean mugimenduzko irtenbideak bilatzen ditu.

Aro honen amaiera aldera (pubertaro aurrea), parametro fisikoetako batzuk helduaroan izango dituen parametroen oso antzekoak izango dira (abiadura adibidez).
gipuzkoa.net