Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Alebinak >> Kontzeptuak >> Defentsa

Oinarrizko kokapena


Defentsan, lekua ondo hartuta egotea funtsezkoa da, defentsa lana gauzatzeko modu guztiei aurre egite aldera; horri deitzen diogu oinarrizko kokapena. Hankak bata bestearengandik pixka bat bereizita edukitzea eskatzen du, grabitate zentroa zertxobait behean eta gorputza erlaxatuta. Kokapen horretatik abiatuta egituratuko dira bai defentsa lekualdatzeak, bai bai mozketak, sarrerak, estaldura eta abar egiteko irteerak.

Aparteko aipamena merezi dute defentsa lekualdatzeek: mugimendu laburrak izango dira, oinarrizko kokapenetik abiatuak, baina oso azkarrak ikus bideoa

Mugimenduon oinarrizko xehetasunak ondokoak dira:

  • Pauso laburrak, hanka batetik bestera pisua azkar aldatuz.
  • Hankak ez dira gurutzatzen; mugimendu guztietan zabaltasun bera izaten saiatu behar da.
  • Atzerakako lekualdatzeak oin-punten gainean.

Adin hauetan komeni da neska-mutilek kokapen hau barneratzea, defentsako jarrerak finkatze aldera.

gipuzkoa.net