Futbolaren didaktika, alebin kategoriako jokoak dituen ezaugarrien arabera
| Jokoaren ezaugarriak: | Zergatiak: | Ekintza pedagogikoa: | Ekintzak entrenamenduan: |
|---|---|---|---|
| Norberaren maila teknikoa erakusteko grina. |
Jokoa eta erronka gustatzen zaizkie. Atsegin emateko gogoa. |
Trebetasunen erabilera bultzatu une egokian. | Adinaren ezaugarrietako bat da. Zertarako gai den erakutsi beharra sentitzen du. Trebetasun horiek testuinguruan sartzen lagunduko diogu, "zertarako" balio duten jakitera emanda. Hori transmititzeko gai bagara, berak gero eta gaitasun handiagoa izango du hainbeste gustatzen zaizkion trebetasun teknikoetako bakoitza noiz erabili behar duen eta noiz ez erabakitzeko. Zerbait ondo egiten duenean, adore emango diogu, eta trebetasun teknikoak modu eraginkorrean erabili ez baditu, orientatu egingo dugu. |
| Bakoitzak bere irtenbideari ematen dio lehentasuna aukera taktikoen aurrean. | Pentsatzeko ohitura falta. Egozentrismoa. |
Espazioak edo guneak zentzuz banatu. Irtenbide taktikoak edo taktiko aurrekoak bilatu, benetako joko egoerak landuta. |
Adinaren ezaugarrietako bat da. Adin honetako jokalariak gertuen dituen kideekin jokatzeko joera izaten du. Zelaia edo joko egoera murriztu eta jokalariak etengabe erabakitzera bultzatu. Baloia duten jokalarientzat interesgarria da nagusitasun egoerak lantzea. Gure egitekoa jokalaria orientatzea eta motibatzea da, unean unean eta egoera/arazo bakoitzaren aurrean erabaki egokiak har ditzan. |
| Baloiaren jabetza gaizki banatua (gutxi batzuek hartzen dute beren gain jokoaren zati handiena). | Jarrera egozentrikoak. Lagunen aldetik inhibizioa. |
Jokabide solidarioak bultzatu. Taldeko jokoa balioetsi. |
Adinaren ezaugarrietako bat da. Jokalariak gai dela erakutsi nahi du. Jokalariak lehiakor sentitu beharra dauka. Maila bereko taldeak egin. Jokalari guztien onerako izango da. Jokabide solidarioak indartu. |
| Oso pase gutxi egiten dituzte baloiaren jabe direnean. | Gabezia teknikoak. Jokalari gutxi batzuen artean gauzatzen dute joko guztia. |
Paseak duen garrantzia balioztatu. Burua altxatuta jokatu. Presarik gabe jokatu. |
Adinaren ezaugarrietako bat dela onartu. Baloiari begiratu gabe jokatzera behartzen duten jokaldiak landu. Egoera errazak landu entrenamenduan. Jokalari kopuru handiagoa txikiagoaren kontra aritu ariketa hauetan. |
Defentsan kontzentrazioari eusteko zailtasuna |
Erasotzeko eta gola sartzeko obsesioa. | Defentsaren garrantziaz kontzientziatu. Baloia berreskuratzea, bidea ixtea eta halako ekintzak saritu. |
Defentsatik erasora etengabe igarotzen den urrats bezala hartu jokoa, eta ez landu elkarrekin zerikusirik ez balute bezala. Eraso guztiak baloirik izango ez dugun uneko ekintzen aurrekoak dira. Defentsa ekintzak indartu. Erasoko jokaldiak zuzentzeko joera izaten da (“1X1”eko egoeran aurkaria gainditu egin behar duzu", defentsa lan ona indartu beharrean, edo “oso ondo defendatu duzu, horrela oso zaila da zu gainditzea”) |
| Jokoan ez du parte hartzen faktore zehatzengatik. | Segurtasun eza. | Jokoaren izaera soziala azpimarratu. Pase laburrak egitea bultzatu (luze, inolako zentzurik gabe, jokatzea saihestu). |
Jokalariak lehiakor sentitu beharra dauka. Hartara, bere buruarekin duen konfiantza areagotuko du, eta “ausartu egingo da zenbait gauza egitera" Maila bereko taldeak egin. Jokalari guztien onerako izango da. |
| Emaitza onartzeko zailtasuna. | Heldutasun falta. Garaipenari balio handiegia eman. |
Ahalegina balioetsi. Lehia desdramatizatu. |
"Arrakasta/porrota" neurtuta egon behar du esperientzia hauetan. Espero genuen errendimendua zergatik ez dugun lortu edo zergatik lortu dugun jakin behar dugu. Beren errendimendua eta talde aurkariarena modu objektiboan neurtzeko gai izan behar dute. Onarpenerako lehen urratsa da. |