Baloi eramatea baliatuko dugu alde batetik bestera baloia kontrolaturik eramateko, betiere beharraren arabera.
Kategoria honetan baloia eramatearen gaineko oinarrizko aplikazioez neska-mutilek kontzientzia har dezaten saiatuko gara: baloiarekin aurrera egin eta tenporizatu.
Taktikoki, zein unetan komeni den baloia eramatea jakitera bideratuko dugu gure lana.
Teknikoki, oinaren zein alderekin ukituko den baloia landuko dugu, betiere, baloia nola eraman behar dugun aintzat hartuta:
Era berean, baloia defentsaren presiopean daramagunean, gorputzak baloia babesteko duen garrantzia azpimarratuko dugu.