Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Alebinak >> Kontzeptuak >> Baloia eta ni

Izkin egin

Aurkari bat gainditu eta baloiaren jabe izaten segitzeko trebetasunari deitzen diogu izkin egitea.

Korrika doala baloia eramaten trebatu behar du jokalariak aro honetan, izkin egiteko behar beste baliabide eduki ditzan.

Hori dela eta, gure proposamenek helburu bikoitza izango dute: baloia edukitzen nahiz eramaten trebatu eta erasoko 1x1ekoa hobetu. Teknikaren ikuspuntutik, jokalariak aurkaria gainditzeko hainbat baliabide erabil ditzan nahi dugu: engainuzko izkin egiteak, erritmo aldaketa, gorputza erabiltzea eta abar.

Taktikari dagokionez, izkin egitearen kontzeptu orokorrak azaltzen eta praktikan jartzen saiatuko gara: zonak, eta izkin egitea komeni deneko edo ez deneko uneak eta egoerak.

gipuzkoa.net