Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Alebinak >> Kontzeptuak >>Baloia eta ni

Baloia eramatea >> Bat gutxiago

Garapena:

Sei jokalariko taldeak, bakoitza baloi batekin, nahi duten bezala eramanez; adierazitakoan, baloia zapaldu, beste bat hartu eta eraman egingo dute erdiko biribilean jarritako uztai batean baloia jarri arte. Uztairik gabe geratzen denak itzuli bat eman beharko dio zirkuitu bati.

Helburua:

Erreakzio abiadura eta baloia abiaduran eramatea.

Zehazpenak:
Ikasleen maila:Aurreratua
Ikasle kopurua:6 taldeko
Materiala:6 baloi eta 5 uztai.
Intentsitatea:Ertaina-handia
Iraupena:5'
Zatia:Erdialdera
Arreta:Burua jasota eta baloia oinari itsatsita izan.
Aldaerak:Baloia uztaietakoren batean jartzera jaurti.
gipuzkoa.net