Bost jokalariko taldea lerroan; lehenak baloia eramango du, eta orpoarekin bigarrenari pasatuko dio, eta horrela hurrenez hurren, azkenekora iritsi arte; azkenak aurrera egingo du baloiarekin, eta lehenengo jarriko da. Ariketa zelai guztian zehar egin; lehenengo jokalariak erabakiko du une bakoitzean zer ibilbide egin.
Baloia eramatea eta pasearen bigarren mailako ekintza gauzatzea.
| Ikasleen maila: | Hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua: | 4-6 taldeko |
| Materiala: | Baloi bat taldeko. |
| Intentsitatea: | Ertaina |
| Iraupena: | 5-10' |
| Zatia: | Hasieran |
| Arreta: | Baloia ondo kontrolatuta eraman eta atzera begiratu gabe pasatu. |
| Aldaerak: | Baloia zapaldu eta oinazpiarekin pasea eman. |