Alebin adinetik aurrera, atezain postuan ariko diren jokalariek horretan trebatzen
hasi behar dutela uste dugu. Hori dela eta, talde guztiarekin batera egiten
duten lanaz gainera, entrenamenduaren zati handi bat atezain lanetan trebatzen
emango dute. Atezainaren ekintza teknikoak eta zelaian haren kokapena ardatz
dituzten
zazpi proposamen aurkeztuko ditugu jarraian.
Honako hauek azpimarratuko ditugu jarduera horiek gauzatzean: mota guztietako geldiketak eta blokatzeak, oin-jokoa, atearekiko erreferentzia ez galtzea eta erabaki zuzenak hartzea, aurkariek jaurtiketa egiteko angelu ahalik eta txikiena izan dezaten.
Ikuspuntu zehatzago batetik, ondoko alderdiak landuko dira zehaztasunez:
Dena dela, bi hautagai baino gehiago ez badauzkagu atezain posturako, komeni da zelaiko jokalariren batek noizean behin atezainentzako ariketetan parte hartzea.