Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Alebinak >> Iradokizun metodologikoak


Alebin kategoriako neska-mutilekin lan egiterakoan gogoan izan behar dira zenbait alderdi:




  • Iradokizunak:
  • Lanerako plangintza egin, gogoan izanik edukiak neska-mutilen adinari, daukagun denborari eta taldearen ezaugarriei egokituak behar dutela izan.
  • Asteko eta eguneko zereginak prestatu, aurreko puntuan adierazitakoa aintzat harturik.
  • Garaiz iritsi taldearen jarduera guztietara: entrenamenduak, partidak...
  • Saio bakoitzeko gertakari aipagarrienak jaso: aldaketak, etorri ez direnak, berandu etorri direnak etab.
  • Entrenamendu saioetara kirol jantziak eraman, neska-mutilei ere horixe eskatuko zaie eta.
  • Oinarrizko jarduera multzo bat hautatu lanerako tresna gisa, eta aldagaiak edo ariketa berriak sartzen joan. Etengabe aldaketak egiten ez aritu.
  • Mugitzea eskatzen duten jarduerak aukeratu. Zain egoteko ilarak saihestu. Umea uno oro mugitzen aritu dadin saiatu, ahal den neurrian.
  • Azalpen luzerik ez eman. Jarduera gauzatu ahala zuzentzen saiatu.
  • Saioaren amaieran, benetako jokoaren antzeko jokaldiak egin.
  • Gogoan izan beti 8-10 urteko neska-mutilekin ari garela lanean; horrek berekin estrategia pedagogiko jakin batzuk baliatzea eskatzen du, malgutasuna, exigentzia eta motibazio gaitasuna konbinatuko dituztenak.




gipuzkoa.net