Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Alebinak >> Jokalariak kokatzeko eta bakoitzari zelaian egitekoakemateko jarraibide oinarrizkoak

Jarraibide erraz batzuk emango ditugu ondoren, jokalariek zenbait erreferentzia eduki ditzaten zelaiaren zonakako banaketa aintzat hartuta; egokitu zaion gunearen arabera, egiteko batzuk edo besteak izango ditu jokalariak.

  • Jokalariak kokatzeko eta bakoitzari zelaian egitekoak emateko jarraibide oinarrizkoak
  • SEGURTASUN GUNEA:
    • Defentsako zona.
    • Ekintza guztiek errazak eta seguruak behar dute izan. Konplikazioak saihestu egin behar dira.
    • Zona honetako jokalariek elkarrengandik hurbil jokatzen dute, eta talde aurkariaren erasotzaileak dituzte erreferentzia.
    • Aurkariaren zelaian, erasoan eta baloia geldirik dela egiten diren jokaldietan, beti bi lagun izan behar ditugu gure atzealdea zaintzen.
    • Jokaldiak sortzeko eta burutzeko gunera iristen saiatu behar dugu (zuzeneko jokoa).
  • SORTZEKO GUNEA:
    • Atzealdea eta aurrealdea elkartzen diren gunea.
    • Zona honetan, baloia guk baldin badaukagu, jokalariek elkarrengandik bereizita egon behar dute, zelai zati handia hartu behar dute, espazio zabala betetzera behartze aldera aurkarien defentsa.
    • Hegaleko paseak edo pase luzeak azkar bilatu behar ditugu, eta aurrelariek baloia, jokaldia burutzeko gunean har dezaten ahalegindu behar dugu.
    • Ez ahaztu, defendatzea tokatzen zaigunean, zona honetako jokalariek berehala lagundu behar dietela atzelariei.
  • BURUTZEKO GUNEA:
    • Aurkarien atea bilatzen dugun gunea, baloia erdiratu edo atera jaurti.
    • Gune honetan ausart jokatu behar da.
    • Aurrelariek bata bestearengandik bereizita jokatzen dute, aurkariek markatzeko zailtasun handiagoak izan ditzaten.
    • Garrantzitsua da errematea egiteko espazioak banatzea: 1. zutoina, 2.a eta erremate luzea.
    • Baloia galduz gero, aurrelariak dira defendatzen lehenak.
gipuzkoa.net