Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

  • Gipuzkoa Kirolak
  • Kirolarte

Laguntza

Lekuko orrialde batetako irudia

"Kirolgela"goiburu nagusi bat du (1) eta goi menu arrunt bat (2) orri guztietan.

Goiburuan (1) lotura bat aurkituko dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren orri nagusira eta ohiko aukeretara joateko, honako hauetara, besteak beste: Hizkuntza, gunearen Web mapa (egituraren eskema bat erakusten digu atalez atal eta kategoriaz kategoria), Kredituak (gune honetako edukiak nork egin dituen erakusten digu), Harremanetarako, Laguntza eta Eskuragarritasuna.

Menu nagusia (2) lau kategoria nagusitan banatua dago, nabigazioa eta informazioa bilatzea errazte aldera erabiltzaileari: Benjaminak, Alebinak, Infantilak eta Kadeteak. Eta gainera, aukera ematen digu honako atal hauetara sartzeko: Sarrera, Metodologi ildoak, Entrenamendua diseinatu eta Gaiarekin lotutako loturak.

Kategoria batera sartzean, alboko menu espezifiko bat edukiko dugu (3), eta bertan, adinaren ezaugarri psikologikoen eta fisikoen gaineko azalpenez gainera, hainbat atal aurkituko ditugu futbola modu didaktikoan eta progresiboan lantzeko.

Atal hauetako edozeinetan klikatuta (Baloia eta ni, Defentsa, Erasoa...), batzuk azpiataletan banatuta daude (3.1), hainbat jardueretara sartzen da (4).

Jardueren orrialde bat, animazioaren irudia

Jarduera bakoitzak azalpen orri bat du (garapena, helburua, zehazpenak...), ariketaren adibide animatuaz gainera, eta gainerako jardueretara sartzeko aurkera ematen du, aurreko orrira itzuli beharrik gabe.

Animazioa ikusteko nahikoa da "ikus ekintza" klikatzea (5). Kasu batzuetan, bideoa ikusteko aukera ere eskaintzen du animazioak, mugimenduak argiago azaltzen dituen bideoa, hain zuzen ere.

"Ikus zehaztasunak" (6) klikatuta ikus daitezke fitxen bideoak.

Eduki batzuen orrietan ere azalpen bideoak aurkituko ditugu, ikono hau klikatuta. bideoa ikusteko botoia.

bideo baten irudia

Bideoen funtzionamendua oso erraza da. Kontrolerako lau botoi dauzkate: abiatu (7), gelditu (8), aurrerantz mugitu (9) eta atzerantz mugitu (10). Filma abiatzeko eta gelditzeko botoiek aukera ematen digute bideoa nahi dugun lekuan geldiarazteko eta berriro abiarazteko. Aurrerantz eta atzerantz mugitzeko botoiek aukera ematen digute aurrera eta atzera ibiltzeko fotogramaz fotograma, xehetasun bakoitza hobeto ikuste aldera.

Animazioak eta bideoak ikusteko, beharrezkoa da Flash Player aplikazioa instalatuta edukitzea.

Macromedia Flash Player orrialderako esteka zuzena

 

gipuzkoa.net