Demarkea, izenak berak adierazten duen bezala, markaketa saihestea da, aurkariaren defentsa ekintza desegitea, baloia jasotzeko helburuarekin.
Ekintza tekniko-taktiko bat da, kategoria honetan oso gutxitan erabiltzen dena; izan ere, aurrelari nahiz atzelariek baloia dagoen inguru hurbilean gertatzen diren mugimenduetan jarri ohi dute arreta. Horrek ez du esan nahi desmarkea oinarri bezala azpimarratu behar ez dugunik; are gehiago, gure ustez oinarrizko elementu bat da, taldearen erasorako jokoaren zirriborroa egin ahal izateko.
Hartara, pase lerroak sortzea izan behar du baloirik ez duten jokalarien lehen helburua; horretarako, desmarke mugimenduak oinarri izango dituzten zenbait jarduera proposatzen ditugu. Dena dela, eta mugimendua eraginkorra izan dadin, desmarkearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako gomendio batzuk emango ditugu.