Baloia daukagu; guri tokatzen zaigu erasotzea. Aurkarien atera iristea izango da helburua, eta horretarako, dauzkagun baliabide teknikoak erabiliko ditugu: pasea, baloia eraman eta izkin egin. Agerikoa denez, aldez aurretik ezin dugu programatu baloia nola eramango dugun, aldagai kontrolaezinak hartu behar dira-eta kontuan: defentsa, eta baloiaren jabetza eskuratu dugun lekua nahiz egoera. Nolanahi ere, aurretik aipatutako oinarri teknikoak baliatu egin behar ditugu, ahal dugun neurrian.
Honako hauek dira atal honi dagozkion eta bereziki azpimarratuko ditugun pedagogia alderdiak: