Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Benjaminak >> Kontzeptuak >> Erasoa

Desmarkeak >> Hara non!

Garapena:

Hirunaka: pasatzailea, jasotzailea eta defendatzailea. Defendatzaileak aurre egingo dio pasatzaileari, jasotzaileari bizkar emanez. Jasotzaileak baloia nondik jaso nahi duen adieraziko du keinu baten bidez. Defendatzaileak baloia mozten badu, pasatzailea izango da; bestela, jasotzailea pasatzaile bihurtuko da eta pasatzailea jasotzaile.

Helburua:

Desmarkea baino lehenagoko komunikazioa sustatu. Baloia ematean doitasuna.

Zehazpenak:
Ikasleen maila: Hasierakoa eta aurreratua
Ikasle kopurua: Hirunaka
Materiala: Baloi 1 hirukoteko.
Intentsitatea: Txikia-erdikoa
Iraupena: 5-8'
Zatia: Hasierakoa edo erdikoa
Arreta: · Pasatzaileak ez dezala adierazi baloia nondik joango den
· Pasatzeko eta jasotzeko mugimenduetako koordinazioa.
Aldaerak: Defendatzailea pasatzaileari bizkar emanez.
gipuzkoa.net