Benjamin adineko neska-mutilen ezaugarriak laburbildu ditugu ondoko koadroan:
| Ezaugarri psikopedagogikoak: | Jarrera egozentrikoak alde batera uzteko
joera.
Laguna, kidea, aintzakotzat hartzen du. Jokorako gogo handia. Ezagutza objektiboarekiko interesa erakusten du. Jarrera errealistagoa; haurtzaroko mito asko desagertzen dira etapa honetan. Pertsona helduarekiko errespetua, eta harengandik ikasteko gogoa. Arreta-gaitasun askoz handiagoa. Jarduera jakin batean (ez dauka zertan bere gustukua izanik) denbora luzez aritzeko gai da. Gorputza adierazteko gaitasun ona, bai modu estatikoan bai dinamikoan. Bizitzarekiko jarrera optimista. |
|---|---|
| Ezaugarri fisikomotrizak: | Oreka garaia proportzio biometrikoetan. Heltze neurologiko handia. Muskulu malgutasun handia (bizitzako handiena). Esfortzuak mantentzeko gaitasuna autorregulazio itxurarekin. Koordinazio orokorrean maila ona. Kirol batek eskatzen dituen keinu tekniko gehienak hurbilpen maila handi batekin egin ditzake. Jokoek planteatzen dituzten arazoen aurrean mugimenduzko irtenbideak bilatzen ditu. Jarduna edo jardutea eskatzen du ia etengabe. |