Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Entrenamientos de fútbol

Benjaminak >> Kontzeptuak >> Defentsa

Oinarrizko posizioa

Defentsan, ondo jarrita egotea edo posizio ona edukitzea funtsezkoa da esku hartzeko aukera guztien arteko edozein gauzatzeko; horri deitzen diogu oinarrizko posizioa ikus bideoa. Posizio horretan hankak bata bestearengandik pixka bat bereizita eduki behar dira, grabitate zentroa arinki behean eta gorputza erlaxatuta dela. Posizio horretatik abiatuta egituratuko dira bai defentsarako lekualdatzeak bai jokaldiak mozteko irteerak, sarrerak, estaldurak eta abar.

Aipamen berezia merezi dute defentsarako lekualdatzeek: oinarrizko posiziotik abiatutako mugimendu laburrak izango dira, eta berehala itzuli beharko da lehengo posiziora. ikus bideoa

Mugimendu hauen oinarrizko xehetasunak hauek dira:

  • Urrats laburrak egin, pisua agudo aldatuz hanka batetik bestera.
  • Hankak ez dira gurutzatu behar; zabaltasun berari eusten saiatu behar da mugimendu guztietan.
  • Lekualdatzeak egin atzeraka oin punten gainean.

Adin hauetan komeni da neska-mutilek posizio hau barneratzea, defentsarako jarreraren oinarriak finkatze aldera.

gipuzkoa.net