Futbolaren didaktika, benjamin kategoriako jokoak dituen ezaugarrien arabera:
| Jokoaren ezaugarriak: | Zergatiak: | Ekintza pedagogikoa: | Ekintzak entrenamenduan: |
|---|---|---|---|
| Trebetasun teknikoak apenas menperatzen dituzten. |
Denbora gutxi praktikatu dute. Mugimendu eraginkortasun txikia. |
Oinarri teknikoak hautatu. Jardueren plangintza taldearen ezaugarrietara egokitu. |
Denbora hobeto aprobetxatuko dugu trebetasun hauek lantzen beroketatik bertatik hasten bagara. Jokalarien gaitasuna aintzat hartu beharko dugu zer hobetu dezaketen hautatzeko. Entrenamendu saioetatik kanpora (ikastetxeko atsedenaldian, lagunekin jolasean...) ordu gehiagoz aritzeko aukera daukate. |
| Baloia dagoen gunearen inguruan pilatzeko joera izaten dute jokalariek. | Antsietatea. Erreferentziak falta. |
Bakoitzak bere kokalekua hartu jokalekuan. Espazioak edo guneak zentzuz banatu. |
Adin honetako neska-mutilen arteko jokoaren ezaugarrietako bat da. Denek izan nahi dute partaide. |
| Baloiaren jabetza gaizki banatua (gutxi batzuek hartzen dute beren gain jokoaren zati handiena). | Jarrera egozentrikoak. Lagunen aldetik inhibizioa. |
Jokabide solidarioak bultzatu. Taldeko jokoa balioetsi. |
Adinaren ezaugarrietako bat da. Jokalariak gai dela erakutsi nahi du. Jokalariak lehiakor sentitu beharra dauka. Maila bereko taldeak egin. Jokalari guztien onerako izango da. Jokabide solidarioak indartu. |
| Oso pase gutxi egiten dituzte baloiaren jabe direnean. | Gabezia teknikoak. Jokalari gutxi batzuen artean gauzatzen dute joko guztia. |
Paseak duen garrantzia balioztatu. Burua altxatuta jokatu. |
Adinaren ezaugarrietako bat dela onartu. Baloiari begiratu gabe jokatzera behartzen duten jokaldiak landu. Egoera errazak landu entrenamenduan. Jokalari kopuru handiagoa txikiagoaren kontra aritu ariketa hauetan. |
| Defentsa lanaren garrantzia txikiagotzeko edo ez ikusteko joera. | Arreta falta. Gola sakratu egin. |
Defentsaren garrantziaz kontzientziatu. Baloia berreskuratzea, bidea ixtea eta halako ekintzak saritu. |
Defentsatik erasora etengabe igarotzen den urrats bezala hartu jokoa, eta ez landu elkarrekin zerikusirik ez balute bezala. Eraso guztiak baloirik izango ez dugun uneko ekintzen aurrekoak dira. Defentsa ekintzak indartu. Erasoko jokaldiak zuzentzeko joera izaten da (“1X1”eko egoeran aurkaria gainditu egin behar duzu", defentsa lan ona indartu beharrean, edo “oso ondo defendatu duzu, horrela oso zaila da zu gainditzea”) |
| Jokoan ez du parte hartzen faktore zehatzengatik. | Segurtasun eza. Beldurrak: barregarri geratzeari, baloiari... |
Jokoaren izaera soziala azpimarratu. Baloi bigunak erabili. Pase laburrak egitea bultzatu (luze, inolako zentzurik gabe, jokatzea saihestu). |
Jokalariak lehiakor sentitu beharra dauka. Hartara, bere buruarekin duen konfiantza areagotuko du, eta “ausartu egingo da zenbait gauza egitera" Maila bereko taldeak egin. Jokalari guztien onerako izango da. Jokalariek animoak eman behar dizkiote bata besteari. |
| Lehiarekiko larritasuna. | Antsietatea. Segurtasun eza.. Kanpoko faktoreak (ingurukoen presioa,...). |
Dramatismoa kendu lehiari. Garrantzia kendu emaitzari. Beste faktore batzuk balioetsi (harremanak, bizipenak,...) |
Jokalarien jarduna beren gaitasunaren arabera baloratu Errendimendua baloratu, ez emaitza. Balorazio hau gurasoek ere egin behar dute. Maila bereko taldeak egitea oso interesgarria izan daiteke (errendimendu taldeak, formazio taldeak) |