Jokalariak berak baloia kontrolaturik leku batetik bestera eramateari deitzen diogu baloia eramatea.
Taldeak duen moduetako bat da aurkarien atera hurbiltzeko; beti, edo ia beti, pasearekin konbinatzen da.
Benjamin kategorian, zein helburu dauzkagun aintzat harturik eta haien arabera landuko dugu baloia eramaten irakastea; hau da, baloia aurrera eramango dugu xehetasun teknikoetan gehiegi sartu gabe; jokalariari berari utziko diogu ikusten zein diren baloia eramateari eragiten dioten oinarrizko bi aldagaiak: abiadura eta kontrola.
Baloia eramateko oinarrizko bi moduak aurkeztuko ditugu, une bakoitzeko lehentasunaren arabera:
Pedagogia ikuspuntutik, jokalariak baloia ondo eramateko zer alderdi izan behar dituen gogoan jasoko dugu: