Aurkari bat gainditu eta baloiaren jabe izaten segitzeari deitzen diogu izkin egitea.
Hedabideetan goi mailako jokalarien izkin egite harrigarriak erakusten dizkigutelako eta haiek imitatu nahian-edo ibiltzen direlako, izkin egitea da adin hauetako neska-mutilen artean ekintzarik ezagunena. Adin honetako neska-mutilen arteko edozein kirol neurketatan jokaldi hau gehiegi erabiltzen dutenez, balio handiegia ematen diote. Horren harira, hezitzailearen egitekoa izango da paseak erabiliz aurrera egiteko beste era batzuk irakastea.
Izkin egitearen atal honetan, trebetasun horrekin lotutako zenbait proposamen aurkeztuko ditugu, izkin egiteko zein baliabide erabil ditzakeen ikusten joan dadin jokalaria. Dena dela, badaude azpimarratzea komeni den jarrera batzuk, jokalariak arian-arian barneratzen joan daitezen, etapa honetatik hasita. Honako hauek dira: