Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Benjaminak >> Kontzeptuak >> Baloia eta ni

Jaurtiketa

Seguruenik jaurtiketa ez da oinarri teknikorik garrantzitsuena izango, baina zalantzarik gabe honek markatzen ditu aldeak, berak baitu loturarik zuzenena jokoaren azken helburuarekin, gola egitearekin, alegia.

Adin hauetan, oinak eskaintzen dizkigun baloia jotzeko modu desberdinak lantzea izango da jaurtiketaren arloan egin beharrekoa: oinbularra, oinpunta, kanpoaldea eta barrualdea. Jaurtiketak egiteko distantziari dagokionez, jaurtiketa laburrak edo distantzia ertainetik egindakoak landuko dira batez ere, ez baita ahaztu behar adin honetako neska-mutilei abiadura ematea kostatu egiten zaiela.

Baloia jotzeko teknikari gagozkiola, baloia oinazal desberdinekin jotzeaz gainera, postura eta keinu hauek ere landuko ditugu:

gipuzkoa.net