Atezaina gainerako jokalarien aldean desberdina da. Zergatik?
Esan beharrik ez dago atezainaren postua oso garrantzitsua dela. Adin hauetan, ordea, arazo bat sortu ohi da postu honen inguruan: jokalari asko eduki ditzakegu eskularruak janzteko prest daudenak, edo aitzitik, litekeena da inork egin nahi ez izatea atezain lana, eta halakoetan, dohain tekniko gutxien duen jokalariari eskatu ohi zaio atezain jartzeko. Betiere monitoreak erabaki beharko du nola beteko diren atezain postuaren beharrak bi edo hiru jokalarirekin.
Nolanahi ere, eta atezainek zenbait jarduera atetik kanpo egin ditzaten gomendagarria den bezala, gomendagarria da gainerako jokalariak ere inoiz atepean jartzea.
Kategoria honetako atezainentzat egiten ditugun proposamenek hiru helburu pedagogiko izango dituzte: