Aldagai garrantzitsua da zelaia, jokoa garatzerakoan, eta hasten ari den neska-mutil batentzat behar-beharrezkoa da jokalekura eta haren erreferentzia nagusietara ohitzeko prozesu bat garatzea, nolabait moldatzeko modua izan dezan, kokapen aldetik besterik ez bada ere.
Horrela, lanaren helburuetako bat izango da ikasleak ondoko hauek ezagutzea, zelaian behar bezala orienta dadin: alboko marrak, ateak, zelai erdia eta areak.