Benjaminak >> Iradokizun metodologikoak
Benjamin kategoriako neska-mutilekin lan egiterakoan gogoan izan behar
dira zenbait alderdi:
- Iradokizunak:
- 1· Lanerako plangintza egin,
gogoan izanik edukiak neska-mutilen adinari,
daukagun denborari eta taldearen ezaugarriei egokituak behar
dutela izan.
- 2· Asteko eta eguneko zereginak prestatu, aurreko
puntuan adierazitakoa aintzat harturik.
- 3· Garaiz iritsi taldearen jarduera guztietara:
entrenamenduak, partidak...
- 4· Saio bakoitzeko gertakari aipagarrienak jaso:
aldaketak, etorri ez
direnak, berandu etorri direnak etab.
- 5· Entrenamendu saioetara kirol jantziak,
eraman, neska-mutilei ere horixe
eskatuko zaie eta.
- 6· Oinarrizko jarduera multzo bat hautatu
lanerako tresna gisa, eta aldagaiak
edo ariketa berriak sartzen joan. Etengabe aldaketak egiten ez aritu.
- 7· Mugitzea eskatzen duten jarduerak
aukeratu. Zain egoteko ilarak saihestu. Umea uno oro mugitzen
aritu dadin saiatu, ahal den neurrian.
- 8· Azalpen luzerik ez eman. Jarduera
gauzatu ahala zuzentzen saiatu.
- 9· Saioaren amaieran, benetako
jokoaren antzeko jokaldiak egin.
- 10· Gogoan izan beti 8-10 urteko neska-mutilekin ari garela lanean;
horrek berekin estrategia pedagogiko jakin batzuk baliatzea eskatzen
du, malgutasuna,
exigentzia eta motibazio gaitasuna konbinatuko dituztenak.